Albisteak

Aforismo lehiaketa sarien banaketa abenduaren 15ean izango da

Oihenart aforismoen lehiaketa  EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultateak antolatzen du, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin. Edonork parte har dezake bertan eta aurtengo sari banaketa abenduaren 15ean 12etan EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultatean izango da. Irabazleak izan dira: Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena eta Juan Ramon Alberdi Ibarmia.

Oihenart aforismoen leihaketaren helburua pentsamendua eta euskarazko pentsamendua bultzatzea, idazteko ohitura sustatzea eta saiogileak sortzea da. Aforismoak modu laburraz azaldutako pentsaerak lirateke, alegia ideiak agerrarazteko aski den testua, osoa, baina motza.  Literaturan badira aforismoen adibide nabarmenak: kontakizun laburrak, herri-ipuin motzak, esaera zaharrak… Aurten lehenengo saria ex aequo ematea erabaki du epaimahaiak eta irabazle bakoitzak 500 euroko saria jasoko du.

Euskarazko sorkuntza eta gogoeta sustatzeko baliagarria da lehiaketa hau,  aforismoak sortu berriak izan behar baitute. Aforismoa oso literatura genero egokia da, era berean, saiakerak idazten hasteko. Aurten 17 bilduma aurkeztu dira eta epaimahaia osatu dute: Cristina Lasa Otxoteko (HEFA Fakultatea), Juan Kruz Igerabide Sarasola (idazlea) eta Eider Rodriguez Martin (HEFA Fakultatea).

Itzuli