Albisteak

Aste Santuan jarduera eskaintza zabala Urgullen

Martxoaren 19tik apirilaren 3a arte, donostiar eta bisitariek Urgull mendiko udal eraikinetara gerturatzeko aukera izango dute eta baita bertan antolatuko diren jardueratan parte hartzekoa ere.


Apirilaren 3a arte, haurrei eta familiei zuzendutako ekintza ugari gozatu ahal izango dira egunero Urgullen oporraldi honetan ohikoa den bezala, larunbatetan izan ezik. Astelehen eta ostegunetan Liburutegian (Damen Bateria) eta ostiral eta igandeetan Historiaren Etxean (Motako Gaztelua) burutuko dira jarduerak. Natur Txokoa (Gobernadorearen Bateria) egunero egongo da zabalik eta jarduera bereziak astearte eta asteazkenetan izango dira. Guztiak doan izango dira eta parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea; sarrera librea izango da tokiak bete arte.

Liburutegia. Damen Bateria. Tel: 943 421 546 Astelehenetik igandera  11:00-13:30 / 16:30-18:30

Haurrentzako liburu dibertigarrien eskaintza ugaria eta ordenagailuak: cd-rom arrakastatsuenak, interneten nabigatzeko eta liburutegi sarean katalogoa kontsultatzeko. Helduentzat, liburu, prentsa eta aldizkariak. Irakurtzeaz gain, ipuin kontaketak eta beste jarduerak astelehen eta ostegunetan.

Natur txokoa. Gobernadorearen Bateria. Tel: 628 130 591 Astearte eta asteazkenetan 16:30-18:30

Urgullen, Gobernadorearen Baterian dagoen Natur Txokoa, naturaren gela berezia da. Bere helburua da ingurumen-aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzea, aisialdiko jarduera didaktikoen bidez. Garai batean Napoleonen Goardiarenak izan ziren azpiegitura hauetan, haurren tzako tailer eta jarduera sortzaileak antolatuko dira arratsaldero 16:30etik 18:30era. Era berean, astearte eta asteazkenetan arratsaldeko 17:00etan izango diren jarduera bereziekin ere tarte atsegina pasako dugu. Jarduera guztiak doakoak izango dira.

Historiaren etxea. Motako Gaztelua. Tel: 943 421 547 Astelehenetik igandera 10:00-17:30

Erakusketa: Donostiari begira Urgull mendiaren tontorrean, Mota Gazteluan, Donostiak bere historia erakusten du. 800 urte luzeetan hiriak bizi izan dituen gertaera eta mugarriak kontatzen dira horiek eman bait dizkiote egun duen itxura eta nortasuna. Ikusentzunezko, maketa, objektu eta eszenografien bitartez, denboran zehar donostiarren bizitza defi nitu duten ezaugarriak erakusten dira. Ostiral eta igandeetan gainera, jolas eta tailerrak.

JARDUERA EGUTEGIA
SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE
21 astelehena 17:00
+ 5
Liburutegia
 “EZER EZ DA DIRUDIENA”
Antzerkia

22 asteartea  17:00
+ 5
Natur Txokoa
URGULLEKO ZUHAITZ ARTEAN
Haurrentzako tailerra

23 asteazkena  17:00
+ 5
Natur Txokoa
TXIO-TXIOKA / PÍO PÍO
Haurrentzako tailerra

24 osteguna  17:00
+ 5
Liburutegia
IPUIN LUZE ETA ALAIAK
Ipuin kontaketa

25 ostirala 17:00
Historiaren Etxea
DONOSTIAREN ANTZAR JOKOA
XXX
Haurrentzako tailerra

27 igandea  12:00
Historiaren Etxea
GARAI BATEKO JANTZIAK
Familientzako tailerra

28 astelehena  17:00
+ 5
Liburutegia
BEHIN BATEAN URGULLEN
Ipuin kontaketa

29 asteartea  17:00
+ 5
Natur Txokoa
KONPOSTAREN JOLASA
Haurrentzako tailerra

30 asteazkena  17:00
+5
Natur Txokoa
GOAZEN ALTXORRAREN BILA!
Haurrentzako tailerra

31 osteguna  17:00
+ 5
Liburutegia
SUGANDILA BATEK KONTATU ZIDAN
Ipuin kontaketa

1 ostirala  17:00
Historiaren Etxea
URGULL OROIMENA
Haurrentzako tailerra

3 igandea  12:00
Historiaren Etxea
DONOSTIARREN DOMINOA
Familientzako tailerra

Itzuli