Albisteak

Donostia hiriko gida euskara ikasleentzat salmentan

Nerea Azurmendi kazetariak idatzi eta Asisko Urmenetak ilustratu du Donostiako gida. Euskal Herriko beste sei hiriburuetako gidekin batera kaleratu da Arian irakurgai mailakatuen bilduman. Gida Elkar argitaletxeak argitaratu du, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin lankidetzan.

Donostiako Tabakaleran abiarazi du hiriburuko bisita Nerea Azurmendik eta Sokamuturra kalean bukatu, Loretopera begira. Oinezko ibilbidea proposatu du, historian aurrera eta atzera eginez, hainbat bitxikeri kontatuz eta hiriaren bizitzan protagonista izan diren hainbat pertsonaia gogora ekarriz.

Donostia gida, Arian Irakurgai Mailakatuak bilduman argitaratu da eta ipuin, nobela eta testu periodistikoak biltzen dira A1, A2, B1 eta B2 mailetara egokituta. Liburu guztiek audio liburua dute testuarekin batera, ulermena lantzeko ariketak eta hiztegi laburra.

Informazio gehiago

Itzuli