Albisteak

Donostiako emakumeen etxean euskarazko ikastaro eta tailerrak 2017-18 ikasturtean

Donostiako emakumeen etxeak 2017ko iraila-urritik aurrerako ikastaro eta tailerren berri eman du. Euskarazko ikastaroak ere badaude horien artean, eta izena ematea zabalik dago Okendo kaleko Emakumeen Etxean.

Emakume askoren eta desberdinen topaketarako, prestakuntzarako, gogoetarako eta ekintzarako espazioa da Emakumnee Etxea. Zerbitzuak, tailerrak, taldeak eta jarduerak eskaintzen ditu 2010 urteaz geroztik, emakumeen bizimodua hobetzeko eta berdintasun handiagoko gizarte bat lortzeko.

Helburu horiek lortzeko, hainbat proiektu, tailer eta ikastaro sustatzen ditu. Hona hemen 2017ko iraila-urrian hasiko diren euskarazko tailerrak:

Irakurle Eskola Feminista, Asteartero, 19:00-20:30 ordutegian. urriaren 17an hasi eta ekaina arte.

Irakurle talde honek pentsamendu feministan arakatzea izango du helburu, eta pentsamendu feministak sorturiko galderak, kezkak, giltzarriak eta diskurtsoak izango ditu eztabaidagai.

Formatzailea: Iratxe Retolaza

Autodefentsa Feminista, Ostiralero, 18:00 - 20:00 ordutegian, irailaren 29an hasi eta ekaina arte

Helburuak:

Emakumeok indarkeriarekiko ditugun bizipenak konpartitu eta biltzea. Esperientzia ezberdinak partekatu eta iritzi trukaketa egitea. Elkar entzutea eta beldur eta emozio ezberdinei buruz lasai hitz egiteko tartea eta espazioa eskaintzea. Indarkeria egoerak, eraso ezberdinen identifikazioa eta indarkeriaren definizioa taldean lantzea. Autodefentsaz aritzea eta autodefentsaz ulertzen duguna komunean jarri eta erasoei aurre egiteko estrategiak lantzea.

Formatzailea: Naroa Argoitia

Hiri Literarioak eta begirada feministia, osteguna, hilabetean behin, 19:00-21:00 ordutegian, urriaren 5ean hasi eta ekaina arte.

Literaturara hurbiltzeko bi begirada gurutzatuko dira irakurketa-saio hauetan: batetik, espazio urbanoaren edo hiriko geografiaren eraikuntzaren eta errepresentazioaren inguruko hausnarketa abiatuko da; eta bestetik, begira eta irakurketa feminista.

Iratxe Retolaza izango da formatzailea.

Animatu eta parte hartu!

Informazio gehiago

Itzuli