Albisteak

Europako historian barrena zentzumenen bidez "Time machine soup"

Haitzuloetako gizakiengandik 80 amonak banatzen gaituztela zioen Jorge Oteizak bere Quosque Tandem…! liburuan. Premisa honetan oinarrituta eta zopa aitzakiatzat hartuta, Europako historian zehar bidaia zirraragarrian murgilduko gaituen denbora makinan sartzera gonbidatzen gaitu Time Machine Soup happening-ak. Egungo zopa industrialetik hasi eta leize-zuloetako lehenengo salda hipotetikoraino, bidaiariek hamabi zopa dastatuko dituzte, erlojuak emandako ordu bakoitzeko bana, kontinente zaharraren historiaren une esanguratsuetan geldialdiak eginez.

Happening ludiko honetan, plazerrari eta nutrizioari beharrean, sukaldearen balio antropologikoari dago lotuta gastronomia. Literatura, arte bisualak, antropologia, gastronomia eta historia nahasten dira fintasun handiz irudikatutako ikuskizun honetan. Zentzumenak piztea nahikoa izango da iragana esploratzera egingo dugun bidaia honetan murgiltzeko.

Euskara Zerbitzuaren eskaintza berezia
%20ko BEHERAPENA sei sarrera erosiz gero.  Beherapena ezarrita, sarreraren kostua pertsonako 15,44€ da.

Eskaera, eroslearen izen-abizenak eta lagun kopurua, bidali ziortza_basaguren@dss2016.eu emailera emanaldia baino bi egun lehenago

Eskaintza honetatik at, Sarrerak erosteko

 * Ateak ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago irekiko dira.

* Sarrerak ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago Tabakalerako txarteldegian eskuragarri.

Euskarazko saioak:

Osteguna 2016ko Otsailaren 11a, 19:00etan

Ostirala 2016ko Otsailaren 12a, 19:00etan

Larunbata 2016ko Otsailaren 13a, 19:00etan

Ostirala 2016ko Otsailaren 19a, 22:00etan

Larunbata 2016ko Otsailaren 20a, 22:00etan

Web orrialdea

Datuak

Eragileak:

Santos Bregaña, Hika Teatroa, Iban Garate, Harkaitz Cano, Frédéric Duhart, Iñigo Cojo, Xabier Erkizia, Xabier Lozano, Debolex, Basque Culinary Center-eko ikasleak, Divinus Catering, Tessa Andonegi, Andrea Quintana

Laguntzaileak:Divinus Catering, Tabakalera
 

Kokapena: Tabakalera
 

X

Itzuli