Albisteak

Euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak ireki du  euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea. 2017ko urriaren 2tik azaroaren 17ra eska daitezke. Autoikaskutza eta barnetegien kasuan, ikastaroa hasi eta 30 eguneko epean eska daiteke.

Eskaerak on line egin daitezke honako  webguneetan www.donostiaeuskaraz.eus edo www.donostia.eus,  edota Euskara Zerbitzuan edo Donostiako Udaleko UdalInfo bulegoetan.

Informazio gehiago

 

 

Itzuli