Albisteak

Euskaraldiak 8 puntuko igoera eragin du

Euskaraldian  parte hartu zuten donostiarren hizkuntza jokaerak aldatu egin dira. Soziolinguistika klusterrak egindako ikerketaren arabera, Euskaraldian parte hartu zuten donostiarrek lehen baino gehiago erabiltzen dute euskara, 8 puntu gehiago hain zuzen ere. Euskaraldia abiatu aurretik, euskaldunen %68k euskaraz egiten zien euskara ulertzen zuten guztiei edo gehienei eta, Euskaraldia eta ondoren, euskaldunen % 76k egiten du. 

Datu horien arabera, Euskaraldiari esker hartutako ohitura berriak egonkortu dira hainbat kasutan eta Belarriprest rolak, betebehar espliziturik ez bazuen ere, Euskaraldian euskararen erabilerak nabarmen igo zuen. Era berean, Euskaraldia zela eta, norberaren hizkuntza erabilerak ere gora egin zuen (% 56k egiten zuen Euskaraldia hasi zenean eta, Euskaraldia pasata, %76k) eta, epe luzera, ohitura berri horiek ere finkatu dira kasu batzuetan (%59k eutsi dio, %3ko igoera, beraz).


Halaber, hizkuntza aldaketa nabarmen egon ziren lagunartean Euskaraldian (%21eko igoera) eta kasu gehienetan hizkuntza-ohitura aldaketa horiei eustea lortu da (%8k eutsi diote) eta euskara erraztasunez ulertzen dutenekin eman dira, gehienbat, aldaketarik handienak.


Soziolinguistika Klusterrak urriaren 23an azaldu zuen San Telmon nolakoa izan den Euskaraldiaren eragina donostiarrengan, jasotako laginetan oinarrituta. Izan ere, Euskaraldian parte hartu genuenok 3 galdetegi jaso genituen, bata hasi zenean, bigarrena 11 egunak pasatuta eta, azkena, ariketa soziala bukatu eta hiru hilabetetara.

Datu guztiak hemen sakatuta

Itzuli