Albisteak

Gabonetako opariak egiteko ideiak

Donostiako Udalak euskarazko kultur eta aisialdiko produktuen gida argitaratu du bakarka, lagunartean nahiz familian aisialdia euskaraz gozatzeko era guztietako eta adin guztiei zuzendutako produktuak jasotzen dira bertan, hainbat ataletan banatuta: aldizkariak, komikiak, DVDak, joko eta jolasak, CD-Romak, musika, liburuak, hiztegiak, gurasoentzako nahiz euskara ikasteko material berezitua, ...

Produktuak jasotzaileen adinaren arabera datoz sailkatuta eta bakoitzaren ezaugarri nagusienak zehazten dira (izena, egilea, argitaletxea eta gutxi gorabeherako prezioa).

Bestalde,www.euskaragida.eus atariak, bere aldetik, paperezko edizioan iragarritako produktu guztiak nahiz egunez egun argitaratzen doazenen gaineko informazioa jasotzen du, produktu motaren eta adinaren arabera sailkatuta. Liburuen atalean egileen araberako bilaketa egiteko aukera ematen du eta etxeko txikienek jolasteko aukera izango dute on-line jokoen atal berriari esker. Era berean, erabiltzaileari gustukoen duen produktua eskuratzea erraztearren, gehientsuenek on-line erosteko loturak erantsita dituzte.

“Haur, gazte edo heldu izan bizi gaitezen euskaraz”

Itzuli