Albisteak

Hiri euskaldun, anitz eta herrikoiago bat nahi?

Guk, nork bestela

Hilabete honetan Bagera Elkartea ezagutarazteko eta bazkide berriak erakartzeko helburuarekin kanpaina berri bat jarri du martxan. Horretarako, bi euskarri kaleratu dituzte; Bagera Elkartearen spota eta Bageraren lana laburbiltzen duen gida.

Irudikatu ezazu euskaraz bizi den Donostia bat, bizitzari kantatzen diona, nolako festak nahi dituen erabakitzen duena. Elkarren gertuko sentituko diren hiritarrez jositako Donostia bat, jende interesgarria ezagutzeko topalekuaz josia, auzoak ongi zainduko dituena.

Donostia parekide bat, gaurkotasuna modu kritikoan bizi duena, eta kultura espektakulu hutsetik harago ulertzen duena.

Donostia hori izan, bada, eta Bagera Elkartean, gero eta jende gehiagorena izan dadin egiten dugu lan.

Hau da Bageraren mezua:

Lagundu gaitzazu Donostia euskaldun, anitz eta herrikoiago bat osatzen

Guk, nork bestela!

Donostiako euskararen erabilera areagotzen gabiltza, bertako herritarrak euskararen aldeko jarrerara hurbilduz jendartea euskararen alde aktibatzeko eta kontzientziatzeko.

Sare honen parte izateko badira 11 arrazoi, denak gara ezinbestekoak bide honetan, baita zu ere.

 

 

Itzuli