Albisteak

IX. Hausnartu Sariak San Telmo Museoan otsailaren 3an

IX. HAUSNARTU – EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA LEHIAKETAREN SARI-BANAKETA ekitaldia, otsailaren 3an izango da, 10.00etan, Donostiako San Telmo Museoan. Sari-banaketa ekitaldian saria jasoko duten ikertzaileek euren lanak aurkeztuko dituzte. Ekitaldiaren lehen partean TRIBUAREN BERBAK – SEKUENTZIA DIDAKTIKOEN aurkezpena  egingo da. Izena eman otsailaren 1a baino lehen.

 

EGITARAUA

10:00-11:30. Telebistatik geletara eta euskalgintzara: “Tribuaren berbak” sekuentzia didaktiko bihurtuta

Kike Amonarriz, Iñaki Zapirain eta Josune Zabala


ETBko “Tribuaren Berbak” saioa oinarri hartuta, euskarari eta Euskal Herriko eleaniztasunari buruzko oinarrizko ezagutza soziolinguistikoa lantzeko material didaktikoa sortu da Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren ekimenez. Material hau, une honetan, edonorentzat eskuragarri dago EIMA katalogoan.

Aurkezpen honetan, materialaren egileek (Kike Amonarriz, Iñaki
Zapirain eta Josune Zabala), erabili den metodologia aurkeztuko dute,
“Tribuaren berbak” programaren edukiei buruzko azalpenak emango dituzte eta sekuentzia didaktikoen edukien eta berauen helburuen eta erabilera posibleen inguruko argibideak eskainiko dituzte, adibide konkretuak ipiniz.

 

12:00-12:15. SARI-BANAKETA EKITALDIA

Saria ematen izango dira:

Estibaliz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria
Mikel Irizar Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaria
Miren Azkarate Donostiako Udaleko Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria

AURKEZPENAK

12:15-12:45. 1. SARIA: 1.500 € eta Jose Luis Zumetaren litografia bat.

Mario Zapata (soziologoa eta euskara teknikaria):  Migratzaileen harrera, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan

12:45-13:15. 2. SARIA: 1.000€

Txerra Rodriguez (soziologoa). Mihigintza ehuntzen Basaurin

13:15-13:45. 3. SARIA: 700€

Irati Lizeaga (Euskal Ikasketak hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketetako ikaslea UPV/EHU). Euskara, galiziera eta Irlanderaren hiztun berrien hizkuntza-identitatea.

Informazio gehiago eta izena ematea Soziolinguistika Klusterra 

Izena emateko azken eguna, otsailaren 1a.

 

Itzuli