Albisteak

Izatetik egitera jardunaldietan izena emateko epea zabalik

Bagera Euskaltzaleen Elkarteak “Izatetik egitera: guk, nork bestela” jardunaldiak antolatu ditu San Telmo Museoan, urriaren 22an, larunbata, 09:00etatik 14:30era. Bagera Elkartea eta Donostiako euskalgintzaren inguruan gogoeta partekatua egitea da helburu. Diskurtso berriak zeintzuk diren aztertu eta aurrera begirako erronkak adosteko lan saioa egin.

Donostiako euskalgintzaren ibilbidea luzea da, orain arte egindakoak ekarri gaitu gauden egoerara. Baina zein da egungo egoera? Bestelakoa da egungo errealitatea eta euskalgintzak, errealitate hori kontuan hartu behar duela eta egokitzeko beharra duela uste dugu. Zeintzuk dira baina, euskalgintzan dauden diskurtso berriak? Zeintzuk Donostiako euskalgintzaren erronkak? Gai hauen inguruan gogoeta egin, eztabaidatu eta praktikak adosteko gunea izango dira jardunaldiak.

Izena eman

Egitaraua:

09:00 Izen ematea: Izen ematerakoan bakoitzari kolore desberdineko pegatina emango zaio, gero lan taldeetan jartzeko.
09:30 EuskalgintzaXXI. mendeko paradigma berria (aldaketa) Joseba Alvarez.
10:00 Diskurtso berriak . Lander Arbelaitz : Diskurtso berrien jokaldia zergatik? Zergatik gaude gure burua berrasmatzen? Donostiako euskalgintzaren erronkek zein norabidetan jo beharko lukete? Helburu bera, diskurtso desberdina, ala egiteko eta transmititzeko moduak dira desberdinak? Nola eragin?
10:30 Galderetarako tartea
11:00 Atsedena
11:30

Ari gara! Errealitatea aldatu da eta errealitate berri horretan eragiteko erak ere aldatu dira. Praktika berriak sortzen ari dira auzo eta eremu desberdinetan.

  • Erabileran eragiteko forma berriak:
  • Euskaraz bizi nahi dugu ekimena.
  • Garajetarrak. Igeldoko esperientzia.
  • Osakidetza euskaldundu
12:30 Lantaldeak. Donostiako euskalgintzaren erronkak. Zeintzuk dira? Nola eutsi hauei? Talde dinamika
14:00 Jardunaldien itxiera
14:30 Bazkaria. (Bazkarian geratzeko asmoa dutenek izena eman behar dute)

 

Itzuli