Albisteak

Jardunaldiak: Euskarazko On-Line Eskaintza Unibertsitatean

Koldo Mitxelena Kulturunean, ekainaren 10ean, "Euskarazko On-Line Eskaintza Unibertsitatean: egoera eta erronkak" jardunaldia burutuko da doan, Koldo Mitxelena Kulturunean, ekainaren 10ean, 9:00 – 14:00 ordutegian, UEUk antolatuta.

Jardunaldiak euskarazko on-line eskaintza izango du abiapuntu eta helburu. Izan ere, jendartearen eraldaketak, hezkuntza arloko eskaintzen eraldaketa eskatzen du. Egungo jendarteak hezkuntza-behar propioak ditu: denbora eta espazio malgutasuna, pertsonalizazioa eta interakzioa, besteak beste. Eta eskaintzak behar horiei erantzun behar die.

 

Helburuak

Jardunaldi hauek ondoko galdera erantzuteko antolatu dira:

  • Zein da unibertsitate mailako euskarazko on-line eskaintza?
  • Zein da instituzioek arlo honetan planteatzen duten apustua?
  • Zein dira euskarak eta unibertsitateek arlo honetan dituzten erronkak?

Metodologia

Jardunaldiek ikuspegi ezberdinak jaso nahi ditu eta horretarako mahai-inguru formatoa eman zaio alderdi bakoitzaren jorraketari.

Saio guztiak jardunaldiaren koordinatzaileak gidatuko ditu, Iratxe Esnaola Arribillagak, Deustuko Unibertsitateko irakasleak, Hezkuntza Doktorea eta Informatikan Ingeniaria denak.

Nori zuzendua

On line-ko hezkuntzan planteatzen diren erronka berrien inguruan interesa duen edonori.

Egitaraua    2016-06-10

Ordua

Edukiak

08:30-09:00

Harrera eta dokumnetazioaren banaketa

09:00-09:15

Jardunaldien aurkezpena

09:15-09:45

Euskarazko on-line eskaintza: erakundeen ikuspuntua

Erramun Osa (Euskaltzaindia), Gotzon Egia (Gipuzkoako Foru Aldundia), Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza.

09:45-11:15

Mahai-ingurua: Aurrez aurreko unibertsitateak: euskarazko on-line eskaintza

Urtza Garay (UPV/EHU), Alex Rayon (Deustuko Unibertsitatea), Edurne Galindez (Mondragon Unibertsitatea), Marko Galarza (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)

11:15-11:45

Kafe etena

11:45-12:30

Mahai-ingurua: UOCen eragina kataluniar jendartean, sortu eta 20 urteetan

Carles Sigalés Conde (UOC)

12:30-13:30

Mahai-ingurua: euskarazko on-line eskaintzaren beharra

Iñaki Akegria (UEU), Juan Jose Alvarez (UNED), Carles Sigalés (UOC)

13:30-13:45

Eskerrak eta agurra

Matrikulaziorako argibideak

Jardunaldia doanekoa da, baina aforo kontuengatik, izena ematea ezinbestekoa da.

Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia-Euskara, Euskararen Erakunde Publikoa, Bizkaiko Foru Aldundia-Euskara, Iruñeko udala

Itzuli