Albisteak

Koldo Mitxelena Lehiaketaren irabazleek saria jaso dute

29. Donostiako Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketaren sari-emate ekitaldia larunbatean izan zen Udaletxeko Udalbatza Aretoan. Bertan irabazleei eta haien lanei protagonismo berezia eman zitzaien musika, bertso eta sorpresez beteriko ekitaldian.

Epaimahaiak 21 haur eta gazteren lanak saritzeaz gain, beste 40 egileren lanak aipatu egin zituen, saria jasotzetik oso gertu egon baitziren. Azken hauei diploma bat eman zitzaien. Sarituei dagokienez, kultura edota teknologiarekin zerikusia zuten opariak jaso zituzten.

Opariak eta literaturalantegi batean parte hartzeko aukera

Aurten ere, 14-18 urteko kategorietako irabazle eta aipatuentzat literatura lantegi batean parte hartzeko aukera egongo da. Denentzako lekurik ez dagoenez, zozketa egin zen eta irabazleek Zugarramurdin antolatuko den lantegian parte hartu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzaren Urruzuno Literatura Lehiaketako irabazleekin batera.

Irabazleen zerrenda

 

 

Itzuli