Aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean euskararen erabilerak duen garrantzia nabarmendu eta mintzapraktika sustatzeko, Donostian sortu eta garatu diren egitasmoak ezagutzera eman nahi dira: Mintzalaguna, Mintzanet eta Mintzodromoak. Jon Insausti Euskarako zinegotziak adierazi duenez, “ekinbide horietan parte hartzera animatu nahi ditugu herritarrak, bidelagunak batez ere, funtsezkoa baita euskara dakigunok proiektu horietan parte hartzea eta euskara ikasten ari direnei erabilera eremu erosoak eskaintzea”.
Iazko Euskaraldiari jarraipena emanez, 2020an Euskaraldiaren bigarren ariketa antolatuko da Euskal Herrian. Hurrengo edizioan, baina, beste urrats bat egin nahi da: hau da, norbanakoek ez ezik entitateek ere parte hartzea lortu nahi da, hizkuntza praktika berriak bultzatzen jarraitzeko neurriak hartuz.
Urtero bezala, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskaragida.eus izeneko euskarazko kultur eta aisialdiko produktuen gida argitaratu du. Bakarka, lagun artean nahiz familian aisialdia euskaraz gozatzeko era guztietako eta adin guztiei zuzendutako produktuak jasotzen dira bertan: aldizkariak, komikiak, DVDak, joko eta jolasak, musika, liburuak, hiztegiak, gurasoentzako nahiz euskara ikasteko material berezitua, web orri interesgarriak eta abar. Produktuak jasotzaileen adinaren arabera datoz sailkatuta eta bakoitzaren ezaugarri nagusiak zehazten dira (izena, egilea, argitaletxea eta gutxi gorabeherako prezioa).
Euskaraldian parte hartu zuten donostiarren hizkuntza jokaerak aldatu egin dira. Soziolinguistika klusterrak egindako ikerketaren arabera, Euskaraldian parte hartu zuten donostiarrek lehen baino gehiago erabiltzen dute euskara, 8 puntu gehiago hain zuzen ere. Euskaraldia abiatu aurretik, euskaldunen %68k euskaraz egiten zien euskara ulertzen zuten guztiei edo gehienei eta, Euskaraldia eta ondoren, euskaldunen % 76k egiten du.
Donostiako Udalak eta hiriko euskaltegiek eta zentro homologatuek euskara ikasteko deia egin diete donostiarrei. 2019-2020 ikasturtean euskara ikasi nahi dutenek izena emateko aukera dute irailean hiriko euskaltegietan eta zentro homologatuetan. Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru-laguntzak emango ditu.
Udaleko Euskara Zerbitzuak auzoetako euskara batzordeen egitasmoak finantzatzeko 47.000 €ko diru laguntza eman du. Diru kopuru hori 11 auzotan (Aiete,Altza, Amara Berri, Añorga, Bidebieta,Egia, Intxaurrondo, Loiolako Erribera, Martutene, Morlans eta Parte Zaharra) banatuko da, horietan osatuta baitituzte euskara sustatzeko batzordeak.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskaragida.eus izeneko euskarazko kultur eta aisialdiko produktuen gida argitaratu du. Bakarka, lagun artean nahiz familian aisialdia euskaraz gozatzeko era guztietako eta adin guztiei zuzendutako produktuak jasotzen dira bertan: aldizkariak, komikiak, DVDak, joko eta jolasak, musika, liburuak, hiztegiak, gurasoentzako nahiz euskara ikasteko material berezitua, web orri interesgarriak eta abar.
Donostiak euskara eta euskal kultura bultzatzearen aldeko apustua egiten du. Hiriek gero eta elkarren antza handiagoa dute, baina bisitariek benetakotasuna eta leku bakoitza ezberdin eta berezi egiten duena bilatzen dituzte. Hori guztia gure hizkuntza eta kultura nazioartean hedatzeko eta balioa emateko aukera bikaina da.
300 gaztetik gora elkartuko dira gaurtik aurrera Tabakaleran euskara eta hizkuntzei buruz hitz egin eta gogoeta egiteko. Abenduaren 13an, 14an eta 18an, Donostiako hamahiru ikastetxetako 14 eta 20 urte bitarteko gazteak bilduko ditu UdalekoEuskara Zerbitzuak.
Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2019ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak baditu dagoeneko lehen eta bigarren sariak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria eman dio Intujai teatro taldearen Ama-Alu-lur (Sorgin baten ametsak...) antzezlanari. Bigarren sariak, berriz, Txinparta taldearen Zurrunbiloan lanari egokitu zaio.