Albisteak

Langabetu donostiarrentzako doako euskara ikastaroak: izen emate epea luzatuta irailaren 21era arte

Donostian erroldatuta dauden langabetuek doako euskara ikastaroak egin ahal izango dituzte 2016-2017 ikasturtean eta horietan parte hartzeko izen emate epea luzatu egin da irailaren 21era arte.

Ikastaroak urriaren 5ean hasi eta abenduaren 2an bukatuko dira eta asistentzia derrigorrezkoa izango da. Doako ikastaro hauetan 18 urtetik gorako langabetu donostiarrek eman ahalko dute izena. Matrikulatzeko epea irailaren 21era arte dago zabalik eta Donostiako edozein euskaltegi homologatuan eman daiteke izena. Nahikoa da langabezi egoeran egotea izen ematea hasi den datarako, irailaren 1erako. Ikastaro hauek 120 ikastordu izango dituzte, egunero hiru ordu emango direlarik; astelehenetik ostiralera, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:45era”.

Ikastaro hauen helburua da, batetik, euskalduntzea indartzea, eta, bestetik, gizartean egoera okerren daudenei euskara ikasteko aukera erraztea: “Ez dugu nahi inor geratzea euskara ikasi gabe baliabide ekonomiko urriak dituelako. Hori dela eta, langabezian daudenei erraztasunak eman nahi dizkiegu euskara ikasteko, etorkizunean lanerako aukera gehiago izango dute eta euskara jakinda”.

Informazio gehiago

 

Itzuli