Noticias

Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko izen-ematea zabalik

Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko izen-ematea zabalik da urtarrilaren 7tik 24ra arte. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Bagera elkarteak lortutako akordioari esker, 25 euro soilik ordaindu behar dute praktika behar duten parte hartzaileek. Egitasmo hau euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi duten euskara ikasleei zuzenduta dago eta berebiziko garrantzia du ezagutzatik erabilerarako jauzia emateko.

 

 

Euskara praktikatu nahi dutenek eta praktika horretan lagundu nahi duten euskaldunek izena emateko aukera dute. Izena emateko bide nagusia Bagera elkartearen webgunea (www.bagera.eus) izango da. Horrez gain, elkartearen egoitzan ere (Hernani kaleko 15. zenbakian) egin daiteke.

 

Gurasolagunak: Mintzalaguna eskolan!

Era berean, ikastetxeekin “Gurasolaguna” Mintzalagunaren aldaera eskainiko da Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzari esker. Gurasolaguna aldaeran ikastetxe bereko gurasoekin osatuko dira mintza taldeak. Bereziki, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako lehen zikloko gurasoei eskainitako aldaera da, izan ere, bereziki adin horretako haurren gurasoek egiten duten ahaleginak berebiziko garrantzia du familiaren hizkuntza ohituretan.

 

Laguntzaileak

Ikasturte honetan ere euskaraz hitz egiteko gaitasuna landu nahi dutenei laguntzeko prest bazaude, lagundu jauzi egiten! Nahikoa da astean ordubete eskaintzea, eta ikasleek euskaren erabileran aurrera egiten lagunduko lukete animatzen den laguntzailea.

 

Itzuli