Albisteak

Mintzodromoak San Telmon urriaren 20an

San Telmo museoak, berriz ere, bere ateak zabalduko dizkio Mintzodromoari urriaren 20an. Bi saio egongo dira, 10:00etan eta 11:00etan. Jarduera hau BAGERA, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Donostiako euskaltegien arteko elkarlanaren emaitza da.

MINTZODROMOA ekimenaren helburua euskararen erabilera sustatu eta erabilera hori kalera ateratzea da, jendea  euskaraz solasean jarriz; Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatuz; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek emanez; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotuz… azken finean, euskara eta euskaraz konpartituz.
 
Oraingoan, AKTIBISMOA izango da hizketarako aitzaki.
 
Launaka eserita mahai baten inguruan. eta lasai ederrean arituko gara solasean zirikatzeko emango dizkiguten testu eta galderei erantzunez (15 / 25 mahai inguru jartzen dira eta parte hartzaileak launaka esetzen dira)

Gogoratu, 3 hizketagai izaten direla ordubeteko tartean. Gai bakoitzarentzat 15 minutu izaten direla eta gai baten eta bestearen artean, parte hartzaileak mahaiz mugitzen direla mintzakidez ere aldatuz.

Izena emateko: 943 00 50 74 telefonoan edo bagera@bagera.eus helbidean.
 
Antolatzaileak : BAGERA elkartea, hiriko euskaltegiak eta Euskara Zerbitzua.

Laguntzailea: San Telmo Museoa

Itzuli