Albisteak

Oraindik ez duzu Txantxangorriaren kanta ikasi!

Euskara, uda bezala, gozamena da, musika da, alaitasuna da. Aurtengo udan eraman ezazu euskara  txoko guztietara Txantxangorriaren abestiarekin.

Euskararen Txantxangorriaren abestiaren egileak Sorotan Bele musika taldearen partaide izan ziren Urbil Artola eta Gorka Sarriegi izan dira, Dani Venegas musikariarekin batera.

Aurtengo udan ongi pasa eta kantatu Txantxangorriak bezala:

Kanta entzun nahi duzu?

 

Sortaldeko argi berriari
ari zaio aspaldi
arratseko azken izpiari
egun eta gizaldi

Bular gorri, hegakada arin
Lur hauetan da emari Erreka eta ibai zabalaren, Itsasoaren egarri

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Haizearen magal leunean Hedatu da oihua Bihotzaren taupadetan, hitzak Sortu du doinua

Olatuek beren solasean
Aukeratutako harria
Denboran zehar dute jolasean
Eten ez dadin haria

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Letra inprimatzeko

Kanta jeisteko: www.euskararentxantxangorria.eus

Dantzatzeko berriz, begira hemen Goazen telesaileko kideen bideoa:

 

 

Itzuli