Albisteak

Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko epea zabalik urriaren 21 arte

2015-10-01

Mintzalaguna egitasmoa sustatu eta indartzeko urratsak emango dira 2015-2016 ikasturtean Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Bagera elkarteak lortutako akordioari esker. Gauzak horrela, mintzapraktika behar dutenek 25 euro ordaindu beharko dute aurtengo ikasturtean, aurrekoan baino 50 euro gutxiago. Ordaindu beharrekoa nabarmen merkatu denez, egitasmoan mintzalagun gehiagok parte hartuko duela aurreikusi da.

Gehiago irakurri

Haurrentzako “Parketarrak” ekimenaren hurrengo saioak irailean eta urrian egingo dira hamaika auzotan

2015-09-30

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren ekimenez eta Donostiako hamaika auzoetako euskara batzordeekin elkarlanean, “Parketarrak“ izeneko haurrentzako egitasmoa jarraipena izango du irailaren azken astean eta urrian zehar hiriko hamaika auzotako – Aiete, Altza, Amara Berri, Añorga, Bidebieta, Egia, Igeldo, Intxaurrondo, Loiolako Erribera, Martutene eta Parte Zaharreko- hainbat parke eta plazetan.

Gehiago irakurri

Donostiako emakumeen etxean euskarazko ikastaro eta tailerrak 2015-16 ikasturtean

2015-09-29

Donostiako emakumeen etxeak 2015eko urritik aurrerako ikastaro eta tailerren berri eman du. Euskarazko ikastaroak ere badaude horien artean, eta izena ematea zabalik dago Okendo kaleko Emakumeen Etxean.

Gehiago irakurri

VI. bertso derbia egingo da irailaren 27an, 12:30ean Antzoki Zaharrean

2015-09-21

Real Sociedad Fundazioak Bertso Derbiaren seigarren edizioa antolatu du Athletic Club Fundazioaren, Donostia Kulturaren eta Usandizaga Institutuaren laguntzarekin, Eragin buruari!lelopean.

Irailaren 27an, igandean, Anoetan jokatuko dute Realak eta Athleticek ligako partida. Aurretik, ordea, eguerdiko 12:30ean,Donostiako Antzoki Zaharrean bertso saioa izango da.

Gehiago irakurri

Euskaldunízate. Donostiako Euskara Zerbitzuak laguntzak ematen ditu euskara ikasteko

2015-09-09

Donostiako euskaltegiek matrikulazio kanpaina zabaldu dute 2015-2016 ikasturterako eta euskara ikasi nahi dutenek irail osoa dute euskaltegi batean izena emateko.

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak diru laguntzak ematen ditu euskara ikasteko eta irailaren 14tik azaroaren 6ra eskatu ahal izango dira laguntza hauek, bulegoan edo Internet bidez.

Gehiago irakurri

Langabetu donostiarrek doako euskara ikastaroak egin ahal izango dituzte urritik aurrera

2015-09-09

Donostian erroldatuta dauden langabetuek doako euskara ikastaroak egin ahal izango dituzte 2015-2016 ikasturtean. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, hirugarren urtez jarraian, ikastaro hauek antolatu ahal izateko diru laguntzak emango dizkie euskaltegi homologatuei, 38.000 euro hain zuzen ere.

Matrikulatzeko epea luzatu da irailaren 18 arte, eta edozein euskaltegi homologatuan eman daiteke izena.

Gehiago irakurri

Euskararen Kontseilu Sektoriala berritzeko prozesua hasi da

2015-09-08

Udalak zazpi kontseilu sektorial berritzeko prozesua martxan jarri du, tartean, Euskararen Kontseilu Sektoriala. Lehenik eta behin, aurreko euskararen kontseilua desegin zuen eta horren ostean, kontseilu berria eratzeko urratsak ematen hasi da.

Bertan parte hartzeko interesa izanez gero, irailaren 25era arte izena eman daiteke.

Gehiago irakurri

Merkatari eta ostalarientzako euskara ikastaroak Izena emateko epea zabalik

2015-08-24

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak merkataritza eta ostalaritzako langileentzako euskarazko ikastaroen eskaintza berezia egiten du, ikastaro hauen helburua da bezeroak artatzeko hizkuntza gaitasuna lortzea.

2015eko urrian hasiko diren ikastaroetarako izena emateko epea zabalik egongo da abuztuaren 24tik irailaren 4ra (biak barne)

Gehiago irakurri

Oporretan Euskaraz udalekua amaitu da

2015-08-05

Uztailaren 30ean amaitu zen Donostiako Udalak antolatzen duen Oporretan Euskaraz Udaleku irekia.

900 haur inguru ibili dira uztaila osoan zehar Donostia hobeto ezagutzen, hondartzan, inguruko parkeetan, Untzi Museoan, San Telmo Museoan, Urgullen, Txikijazzen, eta leku gehiagotan. Hori guztia euskaraz, noski!

Gehiago irakurri

Magiaren Etxea, estreinaldia uztailaren 31n

2015-08-03

Magiaren Etxea, estreinaldia uztailaren 31n Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programaren baitan euskaraz ere ikusteko aukera izango da.

Gehiago irakurri