Albisteak

Donostiako hamar auzotan euskararen erabilera sustatzeko diru laguntzak onartu ditu gaur udalak

2015-05-22

Donostiako Udalak euskararen normalizazioaren bidean beste pauso bat eman du. Tokiko Gobernu Batzordeak hamar auzotan euskararen erabilera sustatzeko diru laguntzak onartu ditu gaur: Euskara Batzordeak osatuta dauden hamar auzoetan urteko plan integralak aurrera eramateko 25.000 euro banatuko dira. Hiriko hamar auzoek euskararen erabilera normalizatzeko plan integral bat prestatu dute, bakoitzak bere errealitatera egokitutako helburu zehatzak finkatuz eta urtez urteko ekintza plana garatuz. Hauek dira plan integrala duten auzoak: Intxaurrondo, Loiolako Erriberak, Amara Berri, Altza, Parte Zaharra, Bidebieta, Añorga, Martutene, Aiete eta Igeldo.

Gehiago irakurri

“Oporretan Euskaraz” udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 6an zabalduko da

2015-05-11

Udaleko Euskara Zerbitzuak urtero uztailean antolatzen dituen Oporretan Euskaraz udaleku irekietan parte hartzeko maiatzaren 6tik 14ra arte  izena eman ahal izango da. 

Izena ematea Internet bidez egin daiteke, edo Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan 9:00-14:00 / 15:30-17:30 ordutegian, Konstituzio plazaren 2an.

Gehiago irakurri

Mugikorretarako GPS OruxMaps aplikazioaren hastapen ikastaroa

2015-04-30

Bagera Elkarteak mugikorretarako GPS OruxMaps aplikazioaren hastapen ikastaroa antolatu du San Telmo Museoan maiatzaren 13 eta 20an, 19:00etatik 21:00etara. Dinamizatzailea Lorentxo Urretabizkaia Agirre izango da. Izena emateko epea maiatzaren 10ean amaituko da.

Gehiago irakurri

Medicus Mundiren Bertso-paper Lehiaketan lanak aurkezteko epea maiatzaren 15ean amaitzen da

2015-04-29

BERTSO PAPER LEHIAKETA DONOSTIAN

Gaia: Indarkeria Matxista

Doinua eta neurria libreak izango dira

Lanak aurkezteko epea: 2015eko maiatzaren 15a

Gehiago irakurri

Euskararen erabilera indartzea helburu duen Plan Orokor berria onartu da ostiralean

2015-04-22

Ostiral honetan, apirilaren 24an, onartu du Tokiko Gobernu Batzarrak Donostiako Euskararen Plan Orokor berria 2015-2019 epealdirako.

Planak hiriko euskara normalizazioan aurrera egiten jarraitzeko Udalaren hizkuntza politikaren neurri proposamenak jasotzen ditu,  euskararen bilakaeraren indarguneak baliatuz eta ahuleziak zuzenduz.

Gehiago irakurri

AUZOKO egitasmoa Bageraren egoitza berrian

2015-04-14

Bagera Elkartean, Donostiako Hernani kaleko 15. zenbakian duen egoitza berrian AUZOKO topagunea jarri nahi dute martxan. Topagune honen helburua, euskaratik urrun dauden auzokideak euskarara hurbiltzea da modu ludiko batean, bakoitzaren jatorria, kultura eta hizkuntza aintzat hartuta.

Astean ordu terdiz elkartuko dira, ostiraletan, 18:00 - 19:30 ordutegian. Apirilaren 17an izango da lehen saioa.

Gehiago irakurri

Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldia apirilaren 17tik 24ra bitartean izango da

2015-04-13

Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldia apirilaren 17tik 24ra bitartean izango da


2015eko Giza Eskubideen Zinemaldian euskarazko filmak, antzerkia eta euskaraz azpidatzitako film luzeak eta laburrak ere emango dira.

Gehiago irakurri

‘Txarriboda’ thrillerra eta ‘7. ipotxa’ haurrentzako filma, gaurtik aurrera zinemetan

2015-04-10

Javier Rebollo eta Alvar Gordejuelaren bigarren film Txarriboda ostiral honetan, apirilak 10, estreinatuko dute areto komertzialetan. Donostian Principe zine aretoetan egongo da ikusgai.

‘7. ipotxa’ haurrentzako filma ere, ostiraletik aurrera egongo da zinemetan. Donostiako Antiguo Berri zine aretoetan ikusi ahal izango dugu euskaraz.

Gehiago irakurri

“Gabrielle” eta “Omar” filmak eta immigrazioari buruzko film labur bilduma bat iritsi dira Filmazpit programako katalogora

2015-04-09

Euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko Filmazpit programak hiru erreferentzia berri jarriko ditu kultur eragileen eskuetan datozen egunotan. Hauexek dira banaketa libreko katalogora gehituko diren filmak: Gabrielle (Kanada, 2013), Omar (Palestina, 2013) eta Immigrazioa film laburrean.

Giza eskubideak dira hiru nobedade hauen ardatza.

Gehiago irakurri

Antzerki-foruma: eta hik zer?

2015-04-08

Antzerki-foruma: eta hik zer? DSS2016EUren proiektu nagusietako bat da, Baketikekin lankidetzan kudeatua. Ekimenaren premisa, elkarbizitza hobea lortzeko lan-metodo gisa beste pertsona baten lekuan jartzea da.

Gehiago irakurri