Albisteak

Bagera Elkarteak Hernani kalean du orain bulegoa

2015-04-01

Aietetik Erdialdera jauzi egin du Bagerak, izan ere, egoitza berria Hernani kalean du Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, hiriaren bihotzean. Bagerari eta bide batez euskararen normalizazioari bultzada bat emateko asmoz.

Gehiago irakurri

"Euskararen Gutxienekoak" dokumentala

2015-03-28

Martxoaren 31n “Euskararen Gutxienekoak” dokumentala aurkeztuko dugu Kontseilurekin batera eta Donostia Kulturaren laguntzarekin Donostian. Antzoki Zaharrean izango da, 19:30ean.

Gehiago irakurri

Bete dezagun Donostia Euskaraz!

2015-03-27

Zatoz martxoaren 28an, eguerdiko 12:00etan Donostiako Konstituzio plaza euskaraz betetzera!

Gehiago irakurri

Mintzodromoak San Telmon martxoaren 24an

2015-03-23
San Telmo museoak, berriz ere, bere ateak zabalduko dizkio Mintzodromoari martxoaren 24an. Bi saio egongo dira, 10:00etan eta 11:00etan. Jarduera hau BAGERA, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Donostiako euskaltegien arteko elkarlanaren emaitza da.

Gehiago irakurri

Korrika 19. Euskahaldunak

2015-03-18

2015eko martxoaren 19an UREPELen hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du Korrikak hemeretzigarren aldiz, martxoaren 29an BILBOra iritsi arte. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe.

Gehiago irakurri

Bisita gidatuak antolatu dituzte Artikutzara

2015-03-13

Udaberriarekin batera, hemen dira berriz ere Artikutza Naturak eskaintzen dituen ibilbide gidatuak.

Gehiago irakurri

"Donostian ere euskaraz" kanpaina aurkeztu du Donostiako Udalak, herritarrak lehen hitza euskaraz egitera animatuz

2015-03-11

Martxoaren 28an, 12:00etan “Donostia euskaraz bete” ekitaldia egingo da Konstituzio plazan; bertan euskararen aldeko manifestua irakurriko da.

Gehiago irakurri

Soziolinguistika Solasaldia martxoaren 10ean San Telmo Museoan

2015-03-06

Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa

Joxe Manuel Odriozolak gidatuko eta dinamizatutako euskararen erabilerari buruzko Bagera Elkarteak antolatutako hurrengo hausnarketa eta solasaldi soziolinguistikoa martxoaren 10ean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera ospatuko da San Telmo Museoan.

Gehiago irakurri

III. Binakako lasterketa. Bretxa Saria

2015-03-03

Donostiako AEK-k Korrika 19ren ekitaldien barruan antolatutako binakako lasterketa martxoaren 8an jokatuko da, goizeko 10:30ean eta irekia izango da 16 urtetik gorako lagunentzat.
Hiru modalitate izango dira: neska-neska, mutil-mutil eta neska-mutil. Eta modalitate bakoitzeko lehenengo hiru bikoteentzat egongo dira sariak. Sari-banaketa Bretxa izango da.

Gehiago irakurri

"In varietate concordia": hitzen artean zubiak eraikitzen

2015-02-24

11 ama-hizkuntza ezberdin dituzten 11 donostiarren bila dabil Donostia 2016, hizkuntzen artean ahoskeran oinarritutako hitz-elkarketak bilatzea proposatzen duen In varietate concordia proiekturako.

Gehiago irakurri