Albisteak

“Gabrielle” eta “Omar” filmak eta immigrazioari buruzko film labur bilduma bat iritsi dira Filmazpit programako katalogora

2015-04-09

Euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko Filmazpit programak hiru erreferentzia berri jarriko ditu kultur eragileen eskuetan datozen egunotan. Hauexek dira banaketa libreko katalogora gehituko diren filmak: Gabrielle (Kanada, 2013), Omar (Palestina, 2013) eta Immigrazioa film laburrean.

Giza eskubideak dira hiru nobedade hauen ardatza.

Gehiago irakurri

Antzerki-foruma: eta hik zer?

2015-04-08

Antzerki-foruma: eta hik zer? DSS2016EUren proiektu nagusietako bat da, Baketikekin lankidetzan kudeatua. Ekimenaren premisa, elkarbizitza hobea lortzeko lan-metodo gisa beste pertsona baten lekuan jartzea da.

Gehiago irakurri

Bagera Elkarteak Hernani kalean du orain bulegoa

2015-04-01

Aietetik Erdialdera jauzi egin du Bagerak, izan ere, egoitza berria Hernani kalean du Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, hiriaren bihotzean. Bagerari eta bide batez euskararen normalizazioari bultzada bat emateko asmoz.

Gehiago irakurri

"Euskararen Gutxienekoak" dokumentala

2015-03-28

Martxoaren 31n “Euskararen Gutxienekoak” dokumentala aurkeztuko dugu Kontseilurekin batera eta Donostia Kulturaren laguntzarekin Donostian. Antzoki Zaharrean izango da, 19:30ean.

Gehiago irakurri

Bete dezagun Donostia Euskaraz!

2015-03-27

Zatoz martxoaren 28an, eguerdiko 12:00etan Donostiako Konstituzio plaza euskaraz betetzera!

Gehiago irakurri

Mintzodromoak San Telmon martxoaren 24an

2015-03-23
San Telmo museoak, berriz ere, bere ateak zabalduko dizkio Mintzodromoari martxoaren 24an. Bi saio egongo dira, 10:00etan eta 11:00etan. Jarduera hau BAGERA, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Donostiako euskaltegien arteko elkarlanaren emaitza da.

Gehiago irakurri

Korrika 19. Euskahaldunak

2015-03-18

2015eko martxoaren 19an UREPELen hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du Korrikak hemeretzigarren aldiz, martxoaren 29an BILBOra iritsi arte. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe.

Gehiago irakurri

Bisita gidatuak antolatu dituzte Artikutzara

2015-03-13

Udaberriarekin batera, hemen dira berriz ere Artikutza Naturak eskaintzen dituen ibilbide gidatuak.

Gehiago irakurri

"Donostian ere euskaraz" kanpaina aurkeztu du Donostiako Udalak, herritarrak lehen hitza euskaraz egitera animatuz

2015-03-11

Martxoaren 28an, 12:00etan “Donostia euskaraz bete” ekitaldia egingo da Konstituzio plazan; bertan euskararen aldeko manifestua irakurriko da.

Gehiago irakurri

Soziolinguistika Solasaldia martxoaren 10ean San Telmo Museoan

2015-03-06

Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa

Joxe Manuel Odriozolak gidatuko eta dinamizatutako euskararen erabilerari buruzko Bagera Elkarteak antolatutako hurrengo hausnarketa eta solasaldi soziolinguistikoa martxoaren 10ean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera ospatuko da San Telmo Museoan.

Gehiago irakurri