Albisteak

Donostiako Udalak haurrak euskaraz matrikulatzeko deia egin die gurasoei kanpaina hastearekin batera

2015-01-30

Nerea Txapartegi Udal Gobernuko Euskara arduradunak adierazi du, haurrak elebidunak izan daitezen aukera onena euskarazko ereduan ikastea dela: “Datorren astelehenean hasiko da matrikulazio kanpaina eta, beste urte batez, datorren ikasturtera begira seme alabak zein hizkuntza eredutan matrikulatuko dituzten erabakitzeko unea dute gurasoek, zentzu horretan, euskaraz matrikulatzeko deia egiten diegu, horixe baita elebitasunik orekatuena bermatzen duena”. Matrikulazio epea otsailaren 2tik 13ra arte egongo da zabalik.

Gehiago irakurri

Antigua-Ibaetako merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz

2015-01-29

Merkataritza egitasmoa Antiguan eta Ibaetan abian jarri aurretik,  horren berri eman nahi diegu bertako ostalari, merkatari, elkarte, eragile eta herritarrei beraien iritziak eta ekarpenak jasotzeko.

Horretarako bilera irekia antolatu du Euskara Zerbitzuak Antiguan otsailaren 5ean,  19:00etan, Lugaritz Kultur Etxean.

Gehiago irakurri

Bertso Eguna 2015 Donostian urtarrilaren 31n

2015-01-27

Berrogeita seigarren edizioa izango du BERTSO EGUNAK datorren larunbatean. Egun osoko ekitaldia prestatu dugu elkarlanean Donostiako Udalak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Kutxa eta EITBren laguntzarekin. 1968tik urtero-urtero Donostian egin izan da, 1970 eta 1980 urteetan izan ezik. Bertsolari Eguna zen lehen urteetan eta bertsolariak omentzen ziren. 1995 urtean helburua aldatzea erabaki zuen Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak: ordutik mimoz prestatutako saiakera egiten da Kursaaleko oholtzan.

Gehiago irakurri

Martxan da Euskararen Ginkanaren laugarren edizioa!

2015-01-26

Euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen du lehiaketa da Euskararen Ginkana, eta laugarren edizio honetan Kutxa Ekoguneak Azkue Fundazioarekin elkarlanean burutuko du. Bi erakunde hauek euskara sustatzeko duten konpromisoan bat egin, eta bien lan eremuak diren IKTak eta ekologia elkartu dituzte proiektu bakarrean. Edizio honetan ere, Euskaltzaleen Topagunea izango da lehiaketaren koordinatzailea.

Gehiago irakurri

Barealdi Magikoa antzezlana urtarrilaren 22an eta 24an Victoria Eugenia Antzokian

2015-01-21

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak elkarrekin antolatzen duten Donostiako Antzerki Sarirako, hainbat lan aurkezten dira urtean zehar. Urtarrilaren 22an eta 24an, 20:00etan, Victoria Eugenia Antzokian Tanttaka antzerki taldeak aurkezten duen Barealdi Magikoa antzezlana, 2016an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.

Gehiago irakurri

Irabazi asmorik gabeko elkarteentzat diru laguntza deialdia argitaratu da

2015-01-16

Urtarrilaren 15ean argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Donostiako Udaleko Gobernu Batzordeak urtarrilaren 9an onartu zituen 2015eko deialdi bakarreko diru laguntzen oinarriak. Irabazi asmorik gabe elkarteek otsailaren 16 arte izango dute eskaerak aurkezteko.

Gehiago irakurri

Donostiako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dute

2015-01-15

Donostiako alkatea den Juan Karlos Izagirrek eta Andres Urrutiak, Euskaltzainburuak, Donostiako Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen honetan zehazten dira bi erakundeen arteko lankidetzaren oinarriak.

Gehiago irakurri

Lurraldea eta Hizkuntza' II. Jardunaldiak

2015-01-13

Euskararen arnasguneak babestu eta indartuko dituen arkitektura juridiko berri baten beharra aztertuko da jardunaldi hauetan.

Topaketak otsailaren 5 eta 6an egingo dira, Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan.

Gehiago irakurri

Mintzalagunen 2. izen ematea zabalik

2015-01-13

Euskara ikasten ari zara eta mintzapraktika egin nahi al duzu?

Euskaraz mintzapraktika egiteko BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eskaintzen duen Mintzalaguna programan 2014-2015 ikasturtean izena emateko 2. epea zabaldu da urtarrilaren 31 arte.

Gehiago irakurri

Euskarazko kultur eta aisialdiko produktuen gida argitaratu da

2014-12-18

Donostiako Udalak euskarazko kultur eta aisialdiko produktuen gida argitaratu du bakarka, lagunartean nahiz familian aisialdia euskaraz gozatzeko era guztietako eta adin guztiei zuzendutako produktuak jasotzen dira bertan, hainbat ataletan banatuta: aldizkariak, komikiak, DVDak, joko eta jolasak, CD-Romak, musika, liburuak, hiztegiak, gurasoentzako nahiz euskara ikasteko material berezitua eta aurten baita gurasoentzako web orri interesgarriak ere.

Gehiago irakurri