Albisteak

Euskarazko kultur eta aisialdiko produktuen gida argitaratu da

2014-12-18

Donostiako Udalak euskarazko kultur eta aisialdiko produktuen gida argitaratu du bakarka, lagunartean nahiz familian aisialdia euskaraz gozatzeko era guztietako eta adin guztiei zuzendutako produktuak jasotzen dira bertan, hainbat ataletan banatuta: aldizkariak, komikiak, DVDak, joko eta jolasak, CD-Romak, musika, liburuak, hiztegiak, gurasoentzako nahiz euskara ikasteko material berezitua eta aurten baita gurasoentzako web orri interesgarriak ere.

Gehiago irakurri

Shakespeareren "Uda gau bateko ametsa"-ren euskarazko itzulpen berri bat sarean

2014-12-11

2014ko abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunarekin, William Shakespeareren A Midsummer Night's Dream komediaren euskarazko itzulpen berri bat jarri du sarean EIZIEk; Juan Garziaren bertsioa, hain zuzen.

Gehiago irakurri

BAGERAren Soziolinguistika Solasaldiak Abenduaren 9an San Telmo Museoan

2014-12-09

Abenduaren 9an izango da hurrengo BAGERAren Soziolinguistika solasaldia 19:00etatik 21:00etara ohi bezala San Telmo Museoan Joxe Manuel Odriozolaren gidaritzapean.

Gehiago irakurri

Belaunaldien arteko mintzodromo batekin ospatu dugu Donostian Euskararen Nazioarteko Eguna

2014-12-04

Donostiak ekimen berezi batekin ospatu du Euskararen Nazioarteko Eguna. Mintzodromoak duela bost urte sortu ziren hirian eta gaur goizean belaunaldien arteko mintzodromo bat egin da, urtemuga berezia mintzodromo berezi batekin ospatuz.

Gehiago irakurri

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira 150 ekitaldi antolatu dira Donostian, euskararen hirian

2014-11-26

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, 150 bat ekitaldi antolatuko dira datozen egunetan Donostian, Euskararen Hirian. Hiriko auzo eta herrietan ospakizunak aurreratu egin dituzte eta asteburuarekin, azaroaren 29an eta 30an, egingo dituzte horietako asko eta asko. “Euskara, etenik ez duen haria” izango da aurtengo leloa. Donostiako Udalak eta hiriko hainbat eragile eta erakundek adostutako lelo honen bidez, hizkuntza-transmisioak duen garrantzia nabarmendu nahi izan da, hau da, euskara belaunaldiz belaunaldi transmititzeak duen garrantzia.

Gehiago irakurri

Nola lagundu seme-alabei lagunartean euskara erabil dezaten?

2014-11-11

Azaroaren 15ean guraso euskaldunei zuzenduriko tailerra izango da Bidebietan eta landuko den gaia "Nola lagundu seme-alabei lagunartean euskara erabil dezaten?" izango da.

Gehiago irakurri

Donostiako 318 establezimenduk egin dute bat bezeroei euskara bermatzeko asmoa duen kanpainarekin

2014-11-05

Donostiako 318 establezimendutan euskaraz hitz egiteko eta euskaraz artatuak izateko aukera bermatuta daukate herritarrek. Donostiako Udalak denda eta tabernetan euskara sustatzeko abian jarritako kanpainarekin bat egindako establezimenduak dira horiek guztiak; “Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz” egitasmoaren lehen faseak emaitza oso positiboak eman ditu.

Gehiago irakurri

XVI. Donostia Antzerki Sarian publikoaren ordezkari gisa epaimahaiko kide izateko deialdia

2014-11-03

Donostia Kulturak eta Donostiako Euskara Zerbitzuak antolatzen dute Donostia Antzerki Saria, euskarazko antzerki profesionala sustatzeko eta indartzeko asmoz.

2016ko martxoaren 27an emango zaio saria 2015. urteko lanik onenari.

Lan hori aukeratzeko epaimahaia osatzeko publikoaren ordezkaria hautatzeko deialdia zabaldu da.

Izena emateko epea 2014ko azaroaren 14an amaituko da.

Gehiago irakurri

Donostiako Udalak partaidetza prozesu baten bidez egingo du hurrengo Euskararen Plan Orokorra

2014-10-29

Donostiako Udalak partaidetza prozesu baten bidez egingo du hurrengo Euskararen Plan Orokorra (2015-2019). Donostiar guztiek izango dute aukera, beraz, euren ekarpena egiteko. Donostian euskararen normalizazioan aurrera egitea eta euskararen berreskurapen osoa lortzea izango dira hurrengo lau urtetarako planaren erronkak, eta bide horretan donostiarren iritzia ezinbestekoa izango da. Prozesu parte hartzaileak urrian hasi eta urtarrilera arte iraungo du.

Gehiago irakurri

Donostiako Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketaren 26. edizioa berrikuntzekin dator

2014-10-29

Donostiako Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketaren 26. edizioaren oinarriak argitaratu dira eta parte hartzeko epea irekita dago.Donostiako ikastetxe guztietan banatu dira oinarriak, baita kultur etxe, gazteleku, haur txoko, liburutegi eta hainbat puntu estrategikotan ere. Gogoratu behar da lanak entregatzeko azken eguna 2015eko otsailaren 9a izango dela.

Gehiago irakurri