Albisteak

BADUZU. Euskal Kontsumitzaileen Kluba

2016-11-10

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak BADUZU sortu du, euskal kontsumitzaile eta zerbitzu-emaileen komunitatea sortzea helburu duen proiektua. Proiektu berri honen aurkezpena azaroaren 14an egingo du Donostian, Bagera Euskara Elkartearen egoitzan (Hernani kalea, 15), arratsaldeko 19:00etan.

Gehiago irakurri

Hiri euskaldun, anitz eta herrikoiago bat nahi?

2016-11-02

Guk, nork bestela

Hilabete honetan Bagera Elkartea ezagutarazteko eta bazkide berriak erakartzeko helburuarekin kanpaina berri bat jarri du martxan. Horretarako, bi euskarri kaleratu dituzte; Bagera Elkartearen spota eta Bageraren lana laburbiltzen duen gida.

Gehiago irakurri

Donostiako 18 kirol elkarte esanguratsuenetan entrenatzaileen %75a elebiduna da

2016-10-24

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko 18 kirol elkarte esanguratsuetan diagnostiko bat egin du bertako euskararen errealitatea hobeto ezagutzeko asmoz. Hiriko kirol elkarte horiek 12.000 bazkide eta 6.300 kirolari dituzte, horietatik haur eta gazteak dira gehienak, eta Udalak eremu honetan euskararen erabilera sustatzeko estrategia abian jarri du.

Gehiago irakurri

Mintzodromoak San Telmon urriaren 20an

2016-10-18
San Telmo museoak, berriz ere, bere ateak zabalduko dizkio Mintzodromoari urriaren 20an. Bi saio egongo dira, 10:00etan eta 11:00etan. Jarduera hau BAGERA, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Donostiako euskaltegien arteko elkarlanaren emaitza da.

Gehiago irakurri

Izatetik egitera jardunaldietan izena emateko epea zabalik

2016-10-14

Bagera Euskaltzaleen Elkarteak “Izatetik egitera: guk, nork bestela” jardunaldiak antolatu ditu San Telmo Museoan, urriaren 22an, larunbata, 09:00etatik 14:30era. Bagera Elkartea eta Donostiako euskalgintzaren inguruan gogoeta partekatua egitea da helburu. Diskurtso berriak zeintzuk diren aztertu eta aurrera begirako erronkak adosteko lan saioa egin.

Gehiago irakurri

Helduentzako bertso-eskola Bagera Elkartean

2016-10-06

Bagerak helduentzat bertso-eskola bat antolatu du bere egoitzan. Ikastaroa azaroaren 7tik maiatzaren 9ra izango da. Astelehenetan, 18:30 - 19:30 ordutegian. Barruak denok dugun bertsolari txiki (edo handi) horri forma eman eta oinarrizko teknikak ikasteko aukera emango digu ikastaro honek.

Gehiago irakurri

Mintzalagunen izen ematea urriaren 1etik aurrera

2016-09-30

Bigarren ikasturtez, Mintzalaguna egitasmoa sustatu eta indartzeko urratsak emango dira 2016-2017 ikasturtean Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Bagera elkarteak lortutako akordioari esker. Gauzak horrela, mintzapraktika behar dutenek 25 euro ordaindu beharko dute, lehen baino 50 euro gutxiago. Ordaindu beharrekoa nabarmen merkatu denez, egitasmoan mintzalagun gehiagok parte hartu zuen aurreko ikasturtean ikasleen kopurua bikoiztuz, guztira 350 parte hartzaile izan zituen 2015/2016 ikasturtean.

Gehiago irakurri

Enpresek eta elkarteek bide publikoan hizkuntza ofizialen erabilera egokia egin dezaten esku orria argitaratu da

2016-09-29

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak esku orri bat argitaratu du jendaurreko euskarri eta jardueretan, ahoz nahiz idatziz, Udalak onartutako hizkuntza ofizialak erabiltzeko jarraibideak modu egokian gauzatzen laguntzeko. Esku orri horretan, edozein enpresak edo erakundek kalean antolatzen dituen jarduera eta zerbitzuetan hizkuntzak nola erabili behar diren ikusteko ereduak eta benetako adibideak jasotzen dira.

Gehiago irakurri

“Parketarrak”, haurrentzako ekimena 11 auzotan egingo da ikasturte honetan

2016-09-23

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamaika auzotan antolatuko da 2016ko udazkenean. Lehen saioak astelehenean, irailaren 26an, izango dira, Altzan, Aieten eta Amara Berrin. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.

Gehiago irakurri

IDATZIZESAN tailerra Intxaurrondon

2016-09-22

Plazara Goaz  Euskara Batzordeak, Bagera Elkartearekin batera, Felipe Juaristi Galdos idazleak gidatutako 50 orduko aurrez aurreko tailerra antolatu du urriaren 19tik maiatzaren 15era.

Gehiago irakurri