Albisteak

IDATZIZESAN tailerra Intxaurrondon

2016-09-22

Plazara Goaz  Euskara Batzordeak, Bagera Elkartearekin batera, Felipe Juaristi Galdos idazleak gidatutako 50 orduko aurrez aurreko tailerra antolatu du urriaren 19tik maiatzaren 15era.

Gehiago irakurri

Langabetu donostiarrentzako doako euskara ikastaroak: izen emate epea luzatuta irailaren 21era arte

2016-09-13

Donostian erroldatuta dauden langabetuek doako euskara ikastaroak egin ahal izango dituzte 2016-2017 ikasturtean eta horietan parte hartzeko izen emate epea luzatu egin da irailaren 21era arte.

Gehiago irakurri

Donostiako Udalak eta Euskaltegiek euskara ikasteko deia egin diete donostiarrei #euskaldunízate lelopean

2016-09-06

Donostiako Udalak irailean euskaltegietan izena eman eta euskara ikasteko deia egin die donostiarrei. Horretarako, hiriko euskaltegi eta zentro homologatuekin batera, #euskaldunízate kanpaina jarri du martxan.

Gehiago irakurri

Oraindik ez duzu Txantxangorriaren kanta ikasi!

2016-08-25

Euskara, uda bezala, gozamena da, musika da, alaitasuna da. Aurtengo udan eraman ezazu euskara  txoko guztietara Txantxangorriaren abestiarekin.

Gehiago irakurri

"Zipi eta Zape eta kapitainaren irla" filma euskaraz

2016-07-29

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, asteburu honetan,  Zipi eta Zape eta kapitainaren irla filma zinema aretoetara iritsiko da euskaraz. Estreinaldia ondorengo zinema aretoetan egingo da: Bilbon, Multicines eta Golem Alhondiga; Barakaldon, Colesio Max Ocio; Iruñan, Golem Morea; Getxon, Getxo Zinemak, Portgaleten, Dock Zinema; Errenterian, Niessen Zinema; Donostian, Principe Zinemak; Gasteizen, Florida eta Zumaian, Aita Mari. 

Gehiago irakurri

880 haur dabiltza uztailean zehar “Oporretan Euskaraz” udalekuetan

2016-07-28

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak uztailean antolatzen duen “Oporretan “Euskaraz” udalekuetan 880 haur ari dira parte hartzen 78 taldetan banatuta. Udaleku hauek haurrek aisialdian euskara erabiltzeko ohitura lantzea dute helburu. Haurrek euskaraz disfrutatzen dute, hizkuntza kalean eta egunero erabiltzeko baliagarria dela konturatzen dira eta gainera mezu hori gizarteratzeko ekimen erakargarri batean parte hartzen dute.

Gehiago irakurri

Euskara ikasteko diru laguntzak. 2015-2016 ikasturtea, neguko ikastaroak.

2016-07-26

2015-2016 ikasturtean euskara ikasten aritu direlako Donostiako Euskara Zerbitzuan laguntza eskatu dutenen artean egin da diru laguntzaren behin-behineko banaketa.

Diru laguntzen banaketarako Behin-behineko zerrenda

Erreklamazio epea: 2016ko uztailaren 27tik abuztuaren 5era (biak barne)

Lekua: Euskara Zerbitzua. Konstituzio plaza 2.

Ordutegia: 9:00-14:00

Tel.: 943 48 37 50

Behin betiko ebazpena eta zerrendak: 2016ko irailaren 9an.

Informazio gehiago

Gehiago irakurri

Udako Eskaintza Urgullen

2016-07-07

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Urgull, urtero udan ohi denez, aisialdi eta kultura eskaintzan hiriko protagonistetako bat bihurtzen da bertako hiru guneetan proposatutako jarduerekin eta erakusketarekin.

Gehiago irakurri

‘Uda gau bateko ametsa’ antzezlana Cistina Enea parkean ekainaren 21etik uztailaren 24ra

2016-06-10

Ekaina iritsi da, udari hasiera eman ohi dion hilabetea, eta Donostia 2016k gau ahaztezin baterako gonbitarekin emango dio ongietorria urtaro-aldaketari. Uda gau bateko ametsa antzezlanari buruz ari gara. Cristina Enea parkean eskainiko da egunero (astelehenak salbu) ekainaren 21etik uztailaren 24ra.

Gehiago irakurri

Jardunaldiak: Euskarazko On-Line Eskaintza Unibertsitatean

2016-06-08

Koldo Mitxelena Kulturunean, ekainaren 10ean, "Euskarazko On-Line Eskaintza Unibertsitatean: egoera eta erronkak" jardunaldia burutuko da doan, Koldo Mitxelena Kulturunean, ekainaren 10ean, 9:00 – 14:00 ordutegian, UEUk antolatuta.

Gehiago irakurri