Albisteak

Soziolinguistika saioa azaroaren 10ean San Telmo Museoan

Azaroaren 10ean, asteartea, 19:00etan San Telmo Museoan izango da azaroko Soziolinguistika Solasaldia eta oraingoan jorratuko den gaia “Herritar eleanitzez osatutako Euskal Herria euskalduna” izango da.

Euskal Herriko kaleetan geroz eta hizkuntza aniztasun handiagoa dagoela begi bistakoa da. Bakoitzaren hizkuntza ezagutu eta aitortuz, jatorri ezberdinetako herritarren artean, guztion arteko kohesio eta komunikazio hizkuntza euskara izatea da gure erronka. Posible al da hori kontuan izanik, euskararen gaur egungo egoera zein den ezagutzea?

Joxe Manuel Odriozolak gidatuko eta dinamizatutako euskararen erabilerari buruzko hausnarketa eta solasaldi soziolinguistikoak. Gune honen helburua euskarari buruzko kezka duen orok soziolinguistikari buruzko gutxieneko ezagutza eskuratzea, euskararen egoeraz eta bere berreskurapenerako dauden iritziak eta proposamenak ezagutzea eta gaiaz norberak dituen hausnarketa trukatzea da.

Saioa honetan erabiliko den irakurgaia hemen aurki dezakezu.

Oharra: solasaldia museoko liburutegian egingo da.

Antolatzailea: Bagera Euskal Elkartea

Laguntzailea: San Telmo Museoa

 

 

Itzuli