Albisteak

Udan ere jarri mingaina dantzan!

Mintzapraktirako taldeak osatuko ditu Bagera Elkarteak udan. Uztaila, zein abuztuan.

Urte osoan lanpetuta ibiltzen gara, udan, agian, tarteren bat atera dezakegu. Animatu eta parte hartu!

Ohi bezala udan ere mintzapraktikarako taldeak osatuko ditu Bagera Elkarteak uztailean eta abuztuan (25€), hilabete batean edo bitan.

Ikasturteko funtzionamendu bera izango dute, astean behin ordu betez mintzapraktika egitea.

Izen ematea ekainaren 1etik 24ra izango da, beraz, animatuz gero, galdetegia bete bidelari (Euskaraz bizitzeko ohiturarik ez, egunerokoan inguruan hitz egiteko aukerarik ez, euskara ikasten ari direnak, aspalditik euskaraz hitz egin ez eta jariotasuna berreskuratu nahi dutenak)

edo bidelagun (Euskaldun askok hizkuntzaren normalizazio prozesuari bere ekarpena egin nahi diote, euskaraz hitz egiterakoan zailtasunak dituztenei elkarrizketaren bidez lagunduz).

Beraz, udan ere, jarri mingaina dantzan!

Itzuli