Diru Laguntzak

Euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

2017 / 11

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak ireki du  euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea. 2017ko urriaren 2tik azaroaren 17ra eska daitezke. Autoikaskutza eta barnetegien kasuan, ikastaroa hasi eta 30 eguneko epean eska daiteke.

Eskaerak on line egin daitezke honako  webguneetan www.donostiaeuskaraz.eus edo www.donostia.eus,  edota Euskara Zerbitzuan edo Donostiako Udaleko UdalInfo bulegoetan.

Informazio gehiago

 

Gehiago irakurri

Gurasoentzako euskara ikastaroak

Ikastaro hauen helburua da, 2-12 urte bitarteko haurrak dituzten guraso erdaldunak euskarara hurbiltzea, eta guraso euskaldunei hizkuntza gaitasuna hobetzeko aukera ematea.

Gehiago irakurri

Langabetuentzako ikastaroak 2017

 

 Hautatze fasea bukatuta, hona hemen zerrenda izena eman duten pertsonen egoera jasotzen duena:

  • Taldea dutenak
  • Itxaron zerrenda

 

Gehiago irakurri

Etorkinentzako euskara ikastaroak, AISA ikastaroak

Euskara ikasteko oinarri-oinarrizko ikastaroak dira, euskararekin lehenengo harremana edukitzeko, ikasleari komunikaziorako oinarrizko baliabideak (agurrak, zenbakiak eta abar) eskaintzeko eta gure gizartea eta kultura hobeto ezagutzeko.

Gehiago irakurri

Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako diru laguntzak

Euskara Zerbitzuak “Euskararen Ekimen Estrategikoak. Donostiako Plan Orokorra” garatzeko diru laguntzak ematen ditu, irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateentzat.

Gehiago irakurri