Euskara ikasteko dirulaguntzak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru laguntzak ematen dizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere bertan lan egiten dutenei.
 
Diru laguntza hauek HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroetan parte hartzeagatik ematen dira.

Ikastaro hauek dira diruz laguntzen direnak:
  • neguko ikastaroak
  • udako ikastaroak
  • neguko zein udako barnetegiak
  • autoikaskuntza ikastaroak

2023-2024 ikasturtea

2023-2024 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntza eskatu ahal izango da urriaren 1etik aurrera. On line eskatu ahal izango da orrialde honetan edo aurrez aurre Euskara Zerbitzuaren bulegoan (Konstituzio plaza, 2) edo Udalinforen bulegoetan (Easo, Arroka, Morlans eta Altza)

Dirulaguntza eskatzeko baldintzak ondokoak dira:

  • Donostian erroldatuta egotea, edota egoitza soziala Donostian duen entitate edo enpresa batean lan egitea.

Dirulaguntza jasotzeko baldintzak:

  • Euskaltegi edo zentro homologatu batean matrikulatzea.

  • Eskabidea beteta ezarritako epean aurkeztea.

  • Ikasturte amaieran, gutxienez, azpi-maila bat gainditzea.

  • %75eko asistentzia egiaztatzea.

  • Zerga betebeharrak egunean izatea (Udala, Foru Aldundia eta Gizarte Segurantzarekin)
     
     

Informazio orria

Dirulaguntza eskaera on line

 Dirulaguntza eskaera bertaratuta edo presentzialki egiteko

 Dirulaguntzen oinarriak

Erlazionatutako dokumentuak

2022-2023 behin-behineko zerrenda.UDA

Euskara ikasteko dirulaguntzen oinarrietako 9. puntuak dioena betez, argitara ematen da dirulaguntzen behin-behineko ebazpen proposamena.

Alegazioak aurkezteko epea: azaroaren 6tik 17ra (biak barne)

Behin betiko zerrenda abenduaren 12an argitaratuko da.

Alegazioak aurkezteko lekua:

- Euskara Zerbitzuan (Konstituzio plaza 2 behea)

- Erregistro elektronikoan

- Udalinfoko bulegoetan:

 

Behin-behineko zerrenda

Erlazionatutako dokumentuak

Itzuli