Gurasoentzako euskara ikastaroak

Ikastaro hauen helburua da, 2-12 urte bitarteko haurrak dituzten guraso erdaldunak euskarara hurbiltzea, eta guraso euskaldunei hizkuntza gaitasuna hobetzeko aukera ematea.

Ikasturtearen amaieran eta hasieran ikastetxeek eta guraso elkarteek informazioa jasoko dute Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzutik. Bertan azalduko da ikastetxean guraso taldeak antolatu nahi izanez gero, eman beharreko urratsak. Ikastetxearen edota gurasoen elkarteen bidez antolatuko dira taldeak, euskaltegi baten laguntzarekin.

Izen emateko jarraitu behar diren urratsak

Ikastetxeak edo Guraso Elkarteak euskara ikasteko guraso taldeak antolatu nahi baditu, zer egunetan eta zer ordutegitan eskaini nahi dituen erabakiko du. Eskaintza honen berri emango zaie guraso guztiei eta izen emateko epea jarri.

Ondoren (edo aurretik) Donostiako euskaltegi homologaturen batekin jarriko da harremanetan, nahi duenarekin, gertuen edo gustukoen duenarekin, eta euskaltegiak lagunduko dio ikastetxeari taldeak antolatzen, ikasleen mailaketa egingo du, taldeen berri emango dio Euskara Zerbitzuari...

Ikastaroaren ezaugarri orokorrak
  • Iraupena: 60 ordu, urria-maiatza
  • Erritmoa: 2/3 ordu astean
  • Ordutegia: ikastetxearen esku
  • Taldeak: 9-15 ikasle
  • Matrikularen prezioa: 60 €

Erritmoa ikastetxeak erabakiko du euskaltegiarekin batera: erritmo apalekoak izan daitezke, bi ordu astean adibidez; edo biziagokoak, eta ikasturte hasieran abian jarriz gero, ikasturtean bi ikastaro egiteko aukera izan daiteke. Ikastetxeetako gurasoek nahi duten bezala.

 

Diru laguntzen datuak

2019an emandako diru laguntzak

  • Sortu diren taldeak, guztira: 22
  • Lagundutako guraso kopurua : 214

2018an emandako diru laguntzak

  • Sortu diren taldeak, guztira: 30
  • Lagundutako guraso kopurua : 285

Taldeak 2018an eta 2019an

Ondoko ikastetxeetan egon dira guraso taldeak, 52 talde guztira:

  • Aiete
  • Aitor
  • Altza
  • Amara Berri
  • Arantzazuko Ama
  • Axular
  • Claret
  • Harri berri-Oleta
  • Ibai
  • Intxaurrondo
  • Jakintza
  • La Salle
  • La Salle-San Luis
  • Orixe
  • San Ignacio
  • Santo Tomas
  • Zuhaizti
  • Zurriola
Itzuli