Euskara Erabili

Donostiako emakumeen etxean euskarazko ikastaro eta tailerrak 2017-18 ikasturtean

2017 / 09

Donostiako emakumeen etxeak 2017ko iraila-urritik aurrerako ikastaro eta tailerren berri eman du. Euskarazko ikastaroak ere badaude horien artean, eta izena ematea zabalik dago Okendo kaleko Emakumeen Etxean.

Gehiago irakurri

Motibazio saioak

 

Saio hauetan egoera batzuen aurrean dugun hizkuntza-jarreraren inguruko hausnarketa egin nahi da. Mota ezberdinetako saioak daude: gazteentzat, gurasoentzat, euskaraz ez dakitenentzat eta abar. Badira, bestalde, euskara ahalik eta gehien erabiltzeko teknika eta estrategia batzuk eskaintzen dituztenak.

Gehiago irakurri

Euskarazko produktuen gida

Euskarazko kultur eta aisialdiko produkturik berrienak (liburuak, musika, jokoak...) ezagutzeko euskaragida.net weba martxan du Udaleko Euskara Zerbitzuak. 

Gehiago irakurri

Parketarrak: 2017ko eskaintza

2017an ere parketarrak egitasmoa martxan izango da Donostiako parkeetan. Donostiako hamaika auzotako parke eta jolaslekuetan eramaten ari da aurrera ekimena: Altza, Añorga, Amara Berri, Bidebieta, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erribera, Morlans, Parte Zaharra, Aiete eta Egian. Datak eta lekuak ikusteko:

2017ko urriko egitaraua

Gehiago irakurri

Euskararen sustapena auzoetan

Donostiako hainbat auzotan euskara batzordeak sortu dira bertan dauden premiei eta beharrei hobeto erantzuteko.  Auzo horietan gainera,  batzordea euskara auzoan sustatzeko erreferente nagusia izatea da asmoa.

Gehiago irakurri

Itzulpen eta zuzenketarako tresnak

Euskarazko testuak sortzerakoan edota itzulpenak zein zuzenketak egiterakoan sortzen diren zalantzak argitzeko tresnak daude hemen eskura. Lan arloko idatziak zuzenak izan daitezen zenbait aholku, ohar, eredu eta adibide eskaintzen dira bertan.

 

Gehiago irakurri

Doako itzulpen, zuzenketa eta kontsulta zerbitzua

Udaleko Euskara Zerbitzuak testuak itzuli eta zuzentzeko doako zerbitzua eskaintzen die merkatari, ostalari eta irabazi asmorik gabeko elkarteei. Horretarako eskatzaileek egoitza soziala Donostian behar dute izan eta itzultzeko edo zuzentzeko testuek zabalkunde soziala izan behar dute. Horrez gain, zalantzak argitzeko zerbitzua ere eskaintzen zaie Donostian lanean ari direnei.

 

Gehiago irakurri