Donostian ere euskaraz

Donostia Euskaraz

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

LORTU DUGU! DONOSTIA  EUSKARAZ BETE DUGU

Martxoaren 28ko ekitaldia koloretsua eta ikusgarria izan da, musika, hitzak, globo instalazioa eta magia uztartu baitira 12:00etatik aurrera. Donostia euskaraz betetzeko globoak eta herritarrak izan dira baliabide nagusiak. Mila esker etorri zareten guztioi.

Jarrai dezagun Donostia euskaraz betetzen

Hemen duzue ekitaldiko bideoa:

Donostian ere euskaraz kanpainak duela urtebete abiatutako bideari jarraipena eman dio horrela; administrazioan, merkataritzan, kultur azpiegituretan eta kiroldegietan bezala, egunerokoan eta espazio publiko zein pribatu guztietan ere euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak hiri euskalduna aldarrikatu du: “Donostia Euskararen Hiria da eta gero eta hiri euskaldunagoa izatea nahi dugu, hortaz, lehenengo hitza euskaraz egitera animatu nahi ditugu herritarrak, izan kalean, etxean, dendan, tabernan, lanean, edo administrazioan”.

Donostia hiriburu euskaldunena bada ere, ezagutza eta erabileraren arteko aldea oraindik ere handia da: “Une honetan 122.000 donostiar, -ia  %70a- euskaraz hitz egiteko edo ulertzeko gai den arren, %16ak bakarrik erabiltzen du euskara. Hori irauli nahi dugu, eta lehen hitza euskaraz egitearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, hori euskaraz hitz egiten jarraitzeko lagungarria delako”.

 

 

Hamaika Telebistako erreportajea


 

Erlazionatutako dokumentuak

Itzuli