Euskara Hezi

"Oporretan euskaraz" udaleku irekiak

Euskararen erabilera sustatzea helburu duten udaleku ireki hauek uztailean zehar burutzen dira, hilabete osorako.

Donostian erroldatutako 5-11 urte bitarteko haurrek eman dezakete izena.

Gehiago irakurri

Haur eta familientzako jolasak egingo dira larunbatean Bulebarreko kioskoan

2017 / 06

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Urtxintxa Eskolak elkarlanean antolatuta, 3-9 urte bitarteko haurrentzako jolasak egingo dira ekainaren 3an, larunbata, 17:00etan Bulebarreko kioskoaren ondoan. Txantxariak izeneko saioan, zuzeneko musikaren laguntzaz, bertara joaten diren haurrek eta familiek hamaika jolas eta jardueretan doan parte hartzeko aukera izango dute.

Gehiago irakurri

Gurasoentzako egitasmoak

Gurasoak guraso diren unetik haurrek euskararekin harreman naturala izatea da helburua, etorkizunean bere hizkuntza izan dadin.  Horretarako, hainbat baliabide eskaintzen dira.

Gehiago irakurri

Gurasoentzako hitzaldiak eta tailerrak

Haurrek eskolan gutxienez hiru hizkuntzarekin  izango dituzte harremanak: euskara, gaztelania eta ingelesa, eta gurasoek dituzten kezken inguruan hitzaldi edo tailer batzuk eskaintzen dira.

Gehiago irakurri

Haurrak beti jolasean

Haurren artean eskolaz kanpo euskararen erabilera sustatzeko aisialdiko jarduera da, ikastetxeetan egiten dena, bazkaldu ondoren edo eskola amaitzean arratsaldean.

Gehiago irakurri