Gurasoentzako egitasmoak

Gurasoentzako hitzaldiak eta tailerrak

Haurrek eskolan gutxienez hiru hizkuntzarekin  izango dituzte harremanak: euskara, gaztelania eta ingelesa, eta gurasoek dituzten kezken inguruan hitzaldi edo tailer batzuk eskaintzen dira.



Ebete hitzaldiak eta tailerrak

Guraso askok elebitasunari buruz hainbat kezka eta zalantza izan ohi dituzte (gaztelania ondo ikasiko dute?, nola lagundu elebidun izaten?, nola lagundu eskolako lanekin euskara ez badakite, …) eta horiek argitzeko asmoz, ebete enpresaren eskutik, guraso euskaldunentzako nahiz erdaldunentzako hitzaldiak nahiz tailerrak eskaini nahi dira.

Era horretako hitzaldi bat antolatzeko zuen ikastetxean jar zaitezke harremanetan Ebete elkartearekin hemen.

 

Itzuli