Haurrak beti jolasean

Euskararen erabilera sustatzeko aisialdiko jarduera bat da. Haurren artean egiten da, eskolaz kanpo, ikastetxeetan, bazkaldu ondoren edo eskola amaitzean arratsaldean.

  • Haurrak 8-12ko lagunen taldetan antolatzen dira eta jolas, joko, abesti, antzerki eta jarduera ludikoak egiten dituzte euskaraz.
  • Helburua da haien artean euskaraz hitz egiteko ohitura sustatzea gelaz kanpo, eta horretarako jarduera ludikoak ezin egokiagoak dira.
  • Ikastetxean bertan egiten da, bazkaldu ondoren edo arratsaldeko eskolako saioa amaitutakoan.
  • Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak 1994-1995 ikasturtez geroztik eskaini die programa hau ikastetxeei, eta urtero 20 bat ikastetxetako 1000 ikasle inguru ibiltzen  dira.

 

- Oharra: ikasturte honetan ez da espero etxealdirik ematea Covid19a edo antzeko egoerak eraginda, baina horrelako egoeraren bat gertatuz gero, taldearena edo ikastetxe osoarena, etxetik jarraituko da baina talde txikitan, aurrez aurre telematikoki. Eta taldea itzultzen denean eskolara berriro aurrez aurre gelan edo patioan (ikastetxeak eskatutakoaren arabera).

Ikastetxean Haurrak beti jolasean antolatu nahi izanez gero, deitu lasai informazio eske Kiriketanera (943453334) edo Euskara Zerbitzura (943483551). Edo honako email honetara idatzi: udala_euskara@donostia.eus.

Ikastetxeek jasoko dituzte prozedurari buruzko oharrak eta funtzionamendu arauak

Moduluen eskaintza

Honako modulu hauek eskaintzen dira, haurren adin eta ordu kopuruen arabera:

B modulua (8-12 haur taldeko)
- 3 ordu astean (82 ordu guztira)
- mailak: HH4 eta HH5, LH1 eta LH

C modulua (8-12 haur taldeko):
- 2 ordu astean (58 ordu guztira)
- mailak: HH4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4
   
D modulua (euskara maila oso urria dutenentzat):
- 2 ordu astean (58 ordu guztira)
- mailak: LH1, LH2, LH3 eta LH4
- 5-7 lagun talde bakoitzean

E modulua (euskara maila oso urria dutenentzat)::
- 2 ordu astean (58 ordu guztira)
- LH5 eta  LH6
- 5-7 lagun talde bakoitzean


* HH: Haur Hezkuntza, LH: Lehen Hezkuntza, DBH: Derrigorezko Bigarren Hezkuntza

Moduluak eta prezioak

HAURRAK BETI JOLASEAN 2023-2024 ikasturtea - Moduluak eta prezioak

Arrunta

Familia ugaria edo guraso bakarreko familia

Familia ugari berezia

Gizarte laguntzadun familia

B mod., 3 ordu astean

HH4, HH5, LH1, LH2

195,07 €

146,30 €

97,53 €

19,50 €

C mod., 2 ordu astean

HH4-5, LH1-4

144,90 €

108,67 €

72,45 €

14,49 €

D mod., 2 ordu astean, talde txikitan, LH1-4

200,66 €

150,49 €

100,33 €

20,06 €

E mod., 2 ordu astean,

talde txikitan LH5-LH6

200,66 €

150,49 €

100,33 €

20,06 €

 

oharra: Guraso bakarreko familietako haurrek prezio arruntaren %75 ordaintzea, baldin eta 2021eko familiaren urteko diru sarrera lanbide arteko gutxieneko soldata 2,5 aldiz baino txikiagoa bada.

Itzuli