"Oporretan euskaraz" udaleku irekiak

Op_Eu 15 Alderdi Eder.jpg

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Euskararen erabilera sustatzea helburu duten udaleku ireki hauek uztailean zehar burutzen dira, hilabete osorako.

Donostian erroldatutako 5-11 urte bitarteko haurrek eman dezakete izena.

10-12 haurrez osatutako taldeak sortzen dira.

Ordutegia: 9:30 - 13:30 (astean behin lehen hezkuntzako haurrak egun osoko irteerak izaten dituzte eta 17:00ak arte egoten dira)

Auzo gehienetan eskaintzen dira jasotze-puntuak.

Maiatzaren lehen hamabostaldian izaten da izena emateko epea 5 egunez, Internetez eta Euskara Zerbitzuaren bulegoan. Gero zozketa egiten da, nahiz eta haur gehienek plaza lor dezaketen bere jasotze-puntua aldatzeko prest baldin badaude.

Gai honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu deitu bulegora edo bidal ezazu mezu elektroniko bat.

tel.:  010 (Donostiatik bertatik deitzeko)

943 48 10 00 (Donostiatik kanpo deituta)

udala_euskara@donostia.eus

Azkeneko plaza libreak!

Dagoeneko osatu dira Oporretan Euskarazeko taldeak. Oraindik  leku gutxi batzuk daude zenbait jasotze puntutan. Interesaturik bazaudete deitu 010 telefonora.

2018ko uztaila

NORK HAR DEZAKE PARTE?

2007 – 2013 bitartean jaiotako haurrak (urtebete nagusiagoak izanik ere, LH5. mailan dauden haurrak adin tarte horretan sartzen direla ulertuko da)

 

IZENA EMATEKO EPEA

2018ko maiatzaren 3tik 10era

 

UDALEKUAREN EZAUGARRIAK

2018ko uztailaren 2tik 27ra

Astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era
Astean behin, egun osoko irteera: 9:30etik 17:00era
Haur Hezkuntzako haurrek ez dute egun osoko irteerarik izango.

 

IKUSI NAHI DUZUE ZER EGIN GENUEN 2017AN?

Klikatu hemen

 

TALDEEN OSAKETA

10-12 haurrez osatutako taldeak egingo dira: ereduaren, jaiotze urtearen eta jasotze puntuaren arabera sailkaturik.

 

MATRIKULAREN PREZIOAK

 

Arrunta

160, 84 €

Familia ugaria

120,63 €

Familia ugari berezia

80,42 €

Guraso bakarreko familia

120,63 €

Gizarte laguntzadun familia

16,08 €

Prezio honetan  garraioa eta materiala barne daude.


IZENA EMATEKO

- INTERNET BIDEZ:   www.donostiaeuskaraz.eus
- Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan: Konstituzio plaza, 2 behea). Ordutegia: 9:00 - 15:30

Eskaera inprimakia

Informazio gehiago

Itzuli