"Oporretan euskaraz" udaleku irekiak

Op_Eu 15 Alderdi Eder.jpg

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Euskararen erabilera sustatzea helburu duten udaleku ireki hauek uztailean zehar burutzen dira, hilabete osorako.

Donostian erroldatutako 5-11 urte bitarteko haurrek eman dezakete izena.

10-12 haurrez osatutako taldeak sortzen dira.

Ordutegia: 9:30 - 13:30 (astean behin lehen hezkuntzako haurrak egun osoko irteerak izaten dituzte eta 17:00ak arte egoten dira)

Auzo gehienetan eskaintzen dira jasotze-puntuak.

Maiatzaren lehen hamabostaldian izaten da izena emateko epea 5 egunez, Internetez eta Euskara Zerbitzuaren bulegoan. Gero zozketa egiten da, nahiz eta haur gehienek plaza lor dezaketen bere jasotze-puntua aldatzeko prest baldin badaude.

Gai honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu deitu bulegora edo bidal ezazu mezu elektroniko bat.

tel.:  010 (Donostiatik bertatik deitzeko)

943 48 10 00 (Donostiatik kanpo deituta)

udala_euskara@donostia.eus

Azkeneko plaza libreak!

Dagoeneko osatu dira Oporretan Euskarazeko taldeak. Oraindik  leku gutxi batzuk daude zenbait jasotze puntutan. Interesaturik bazaudete deitu 943453334 telefonora. Eta lekurik baduzu klikatu hemen: matrikula egin.

2019ko uda - Taldeen zerrendak

2019ko uztailean Oporretan Euskaraz jardueran izena eman duten haurrak taldekatu ditugu eta hemen ikusi ahal izango duzu zuen haurra edo haurrak zer taldetan dagoen edo dauden, betiere izen ematean erabilitako NANarekin.

Taldearen arabera sartuta

Plazaren bata edo beste egon daiteke libre oraindik zenbait jasotze puntutan.

Oporretan euskaraz 2019

Aurten ere Donostiako Udaleko Euskara Zerbtizuak udaleku irekiak antolatu ditu uztailaren 1etik 30era, 5-11 urteko haurrentzat

Izen ematea: maiatzaren 2tik 10era.

Informazio gehiagorako klikatu hemen

Eskuorria ikusteko klikatu hemen

Itzuli