"Oporretan Euskaraz" udalekuetan izena emateko epea zabalik ekainaren 3tik 8ra

2020 / 05

Udaleko Euskara Zerbitzuak urtero uztailean egiten dituen Oporretan Euskaraz udaleku irekiak antolatzea erabaki du. Bertan parte hartzeko izena eman ahal izango da ekainaren 3tik 8ra. Izen-ematea online egitea gomendatzen da www.donostiaeuskaraz.eus edo www.donostia.eus helbideetan. Hala ere, Euskara Zerbitzuaren bulegoan ere egin ahal izango da, Konstituzio plazaren 2an, 9:00-15:00 ordutegian.

Gehiago irakurri

Beatriz Gudamendik irabazi du Arbaso-Narru esperientzia Donostia Hitzetan ekimenean

2020 / 05

 

Beatriz Gudamendi "Islada" hitzarekin irabazi du Arbaso-Narru esperientzia Donostia Hitzetan ekimenean parte hartzeagatik. Donostia Turismoak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak #DonostiaHitzetan / A City Word Visiting ekimena jarri zuten abian konfinamenduan, bisitatu ezin gaituztenek,  hitzen bidez bidaia dezaten. 700 donostiar inguruk hartu zuten parte, argazki bat euskarazko hitz kuttunenarekin igota, eta hala, gure hiria eta bere bereizgarri nagusia, euskara, erakutsiz.

Gehiago irakurri

Etxealditik Euskaraldira

2020 / 04
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldia prestatzeko asmoz, gaurtik, apirilaren 20tik, aurrera Etxealditik Euskaraldira ekimena jarriko da abian. Egitasmo honek bi helburu ditu: batetik, etxekoekin eta etxetik ditugun hizkuntza-ohituren gainean pentsaraztea eta bestetik, euskararen erabilera sustatzea, horretarako bitartekoak eskainiz. Ekimena hiru fasetan banatuko da eta maiatzaren 3an amaituko da.

Gehiago irakurri

Euskarazko produktuen gida

Euskarazko kultur eta aisialdiko produkturik berrienak (liburuak, musika, jokoak...) ezagutzeko euskaragida.net weba martxan du Udaleko Euskara Zerbitzuak. 

Gehiago irakurri

Gurasoentzako hitzaldiak eta tailerrak

Haurrek eskolan gutxienez hiru hizkuntzarekin  izango dituzte harremanak: euskara, gaztelania eta ingelesa, eta gurasoek dituzten kezken inguruan hitzaldi edo tailer batzuk eskaintzen dira.

Gehiago irakurri

Motibazio saioak

 

Saio hauetan egoera batzuen aurrean dugun hizkuntza-jarreraren inguruko hausnarketa egin nahi da. Mota ezberdinetako saioak daude: gazteentzat, gurasoentzat, euskaraz ez dakitenentzat eta abar. Badira, bestalde, euskara ahalik eta gehien erabiltzeko teknika eta estrategia batzuk eskaintzen dituztenak.

Gehiago irakurri

Gurasoentzako egitasmoak

Gurasoak guraso diren unetik haurrek euskararekin harreman naturala izatea da helburua, etorkizunean bere hizkuntza izan dadin.  Horretarako, hainbat baliabide eskaintzen dira.

Gehiago irakurri

Haurrak beti jolasean

Euskararen erabilera sustatzeko aisialdiko jarduera bat da. Haurren artean egiten da, eskolaz kanpo, ikastetxeetan, bazkaldu ondoren edo eskola amaitzean arratsaldean.

Gehiago irakurri