Strip-Tease antzezlana ikusteko zozketa burutuko da

2018 / 06

Strip-Tease antzezlana izango da Donostia Antzerki Sarian parte hartuko duen hurrengo ikuskizuna eta ekainaren 30ean Victoria Eugenia Antzokian ikusgai egongo da. Euskara Zerbitzuak bost sarrera bikoitz zozketatuko ditu datorren asteko asteartea baino lehenago Zerbitzuaren Facebook eta Twitterrenen bidez mezu pribatu batean izen-abizenak bidaltzen dituztenen artean.

Gehiago irakurri

Badator Euskaraldia!!

2018 / 06

"Euskaraldia, 11 egun euskaraz Donostian" 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bideratuko den ekimena da eta euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza ohituretan eragitea du helburu. Ekimena Euskal Herri osoan batera egingo da eta 16 urtetik gorako herritarrak Ahobizi edo Belarriprest izateko gonbitea egiten du.

Gehiago irakurri

Euskarazko produktuen gida

Euskarazko kultur eta aisialdiko produkturik berrienak (liburuak, musika, jokoak...) ezagutzeko euskaragida.net weba martxan du Udaleko Euskara Zerbitzuak. 

Gehiago irakurri

Gurasoentzako hitzaldiak eta tailerrak

Haurrek eskolan gutxienez hiru hizkuntzarekin  izango dituzte harremanak: euskara, gaztelania eta ingelesa, eta gurasoek dituzten kezken inguruan hitzaldi edo tailer batzuk eskaintzen dira.

Gehiago irakurri

Motibazio saioak

 

Saio hauetan egoera batzuen aurrean dugun hizkuntza-jarreraren inguruko hausnarketa egin nahi da. Mota ezberdinetako saioak daude: gazteentzat, gurasoentzat, euskaraz ez dakitenentzat eta abar. Badira, bestalde, euskara ahalik eta gehien erabiltzeko teknika eta estrategia batzuk eskaintzen dituztenak.

Gehiago irakurri

Gurasoentzako egitasmoak

Gurasoak guraso diren unetik haurrek euskararekin harreman naturala izatea da helburua, etorkizunean bere hizkuntza izan dadin.  Horretarako, hainbat baliabide eskaintzen dira.

Gehiago irakurri

Haurrak beti jolasean

Haurren artean eskolaz kanpo euskararen erabilera sustatzeko aisialdiko jarduera da, ikastetxeetan egiten dena, bazkaldu ondoren edo eskola amaitzean arratsaldean.

Gehiago irakurri