Izarrak Plazara 5-17 urte bitartekoei zuzendutako ekintza da, artistak bilatzeko ekimena, eta beraz, musika tresnak jotzea, kantatzea, dantzatzea, antzerkia egitea, txisteak kontatzea, bertsoak kantatzea, magia egitea, zirku ikuskizunak eskaintzea... gogoko dutenek hementxe dute aukera. Ekimen honen helburu nagusia gazteen sormen artistikoa sustatzea da, eta aldi berean, elkarrekin euskaraz ongi pasatzea.
KEES (Kirol Entrenamenduetan Euskara Sustatzeko) metodologia ezagutzera eman eta orain arte egindako lanaren emaitzak partekatzeko aurkezpen ekitaldi bat egin du Euskara Zerbitzuak Udaletxeko Udalbatza aretoan. Haur eta gazteekin lan egiten duten Donostiako hainbat kirol elkarte etorri dira ekitaldira kirol arloan euskararen erabilera sustatzen duen egitasmoa ezagutzeko.
2019ko Irabazi Asmorik Gabeko Elkarteentzako 2019ko diru-laguntzen oinarriak otsailaren 15ean argitaratu dira. Beraz, diru-laguntzak aurkezteko epea martxoaren 15ean bukatuko da.
Euskarazko kultur eta aisialdiko produkturik berrienak (liburuak, musika, jokoak...) ezagutzeko euskaragida.net weba martxan du Udaleko Euskara Zerbitzuak.
Haurrek eskolan gutxienez hiru hizkuntzarekin izango dituzte harremanak: euskara, gaztelania eta ingelesa, eta gurasoek dituzten kezken inguruan hitzaldi edo tailer batzuk eskaintzen dira.
Saio hauetan egoera batzuen aurrean dugun hizkuntza-jarreraren inguruko hausnarketa egin nahi da. Mota ezberdinetako saioak daude: gazteentzat, gurasoentzat, euskaraz ez dakitenentzat eta abar. Badira, bestalde, euskara ahalik eta gehien erabiltzeko teknika eta estrategia batzuk eskaintzen dituztenak.
Gurasoak guraso diren unetik haurrek euskararekin harreman naturala izatea da helburua, etorkizunean bere hizkuntza izan dadin. Horretarako, hainbat baliabide eskaintzen dira.
Haurren artean eskolaz kanpo euskararen erabilera sustatzeko aisialdiko jarduera da, ikastetxeetan egiten dena, bazkaldu ondoren edo eskola amaitzean arratsaldean.