Haurrak beti jolasean

Euskararen erabilera sustatzeko aisialdiko jarduera bat da. Haurren artean egiten da, eskolaz kanpo, ikastetxeetan, bazkaldu ondoren edo eskola amaitzean arratsaldean.

  • Haurrak 10-12ko lagunen taldetan antolatzen dira eta jolas, joko, abesti, antzerki eta jarduera ludikoak egiten dituzte euskaraz.
  • Helburua da haien artean euskaraz hitz egiteko ohitura sustatzea gelaz kanpo, eta horretarako jarduera ludikoak ezin egokiagoak dira.
  • Ikastetxean bertan egiten da, bazkaldu ondoren edo arratsaldeko eskolako saioa amaitutakoan.
  • Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak 1994-1995 ikasturtez geroztik eskaini die programa hau ikastetxeei, eta urtero 20 bat ikastetxetako 1000 ikasle inguru ibiltzen  dira.

2019-2020 Familientzako informazioa

Haur eta Lehen Hezkuntzan programari buruzko informazioa hemen.
DBHn programari buruzko informazioa hemen

 

 

Funtzionamendua

Argazkia

Parte hartzea

Programan parte hartzeko ikastetxea edo ikastetxeteko guraso elkartea harremanetan jarriko da Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin: 943483751/udala_euskara@donostia.eus.

 

Irailean osatzen dira taldeak

Parte hartzeko erabakia hartu ondoren Euskara Zerbitzuak klabe bat emango dio ikastetxeari. Ikastetxean izen ematea antolatuko dute (batzuek ekainean egiten dute) eta taldeak osatutakoan Euskara Zerbitzuak emandako klabe horrekin taldeak sartuko dituzte Euskara Zerbitzuaren eta jarduera aurrera eramaten duen taldearen laguntzarekin: Kiriketan. Ordutegiak eta egunak ikastetxeak aukeratuko ditu Kiriketanekin batera.

 

Urrian hasi eta maiatzean amaitu

Euskara Zerbitzuak taldeak onartu ondoren, urrian hasiko dira, eta maiatzaren amaieran bukatu. Aukeratutako moduluaren arabera, 2, 3 edo 4 orduz arituko dira haurrak eta gaztetxoak hezitzaile batekin euskaraz jolasean.

 

Moduluen eskaintza

Sei modulu eskaintzen dira, haurren adin eta ordu kopuruen arabera:

A modulua:
- 4 ordu astean (110 ordu guztira)
- mailak: HH4 eta HH5, LH1 eta LH2
 
B modulua:
- 3 ordu astean (82 ordu guztira)
- mailak: HH4 eta HH5, LH1 eta LH2

C modulua:
- 2 ordu astean (58 ordu guztira)
- mailak: LH1, LH2, LH3 eta LH4
   
D modulua (euskara hizkuntzan behar bereziak):
- 2 ordu astean (58 ordu guztira)
- mailak: LH1, LH2, LH3 eta LH4
- 6-8 lagun talde bakoitzean

E modulua:
- 2 ordu astean (58 ordu guztira)
- LH 5 eta  LH6
- 6-8 lagun talde bakoitzean

F modulua (euskara hizkuntzan behar bereziak):
- 2 ordu astean (58 ordu guztira)
- DBH1,2,3,4
- 4-6 lagun talde bakoitzean

 

 



* HH: Haur Hezkuntza, LH: Lehen Hezkuntza, DBH: Derrigorezko Bigarren Hezkuntza

HBJ 2019-2020 ikasturtea: ikastetxeak eta talde kopurua

Aurten Haurrak beti jolasean programan dabilen haur eta gaztetxoren kopurua 872koa da, 89 taldetan banatuta. Euskaraz aritzen dira jolasean bazkal ondoren edo eskola ondorengo programa honekin.

Ondoko ikastetxeetan daude taldeak aurten:

  • Altza BHI (1)
  • Altza Herri Ikastetxea (3)
  • Amara Berri Ikastetxea (5)
  • Axular Lizeoa (5)
  • Ikasbide Ikastola (4)
  • Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea (2)
  • Jakintza Ikastola (4)
  • Karmelo Ikastetxea (6)
  • Katalina Erauso Ikastetxea (2)
  • La Salle - San Luis Ikastetxea (6)
  • La Salle Ikastetxea (8)
  • Mary Ward Ikastetxea (10)
  • Mundaiz (1)
  • Salesiarrak (3)
  • San Ignacio Ikastetxea (14)
  • Santa Teresa Ikastetxea (2))
  • The English School (11)

 

Itzuli