HIZKUNTZA OFIZIALAK

Zabalpen handiko komunikazioetan (kartelak, esku orriak...) edota ekitaldietan euskararen erabilera sustatzeko, bi hizkuntza ofizialen erabileraren praktika onak aurkituko dituzue hemen.

Gainera, Euskara Zerbitzuak irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateei hizkuntza aholkularitza eta testuen zuzenketa zerbitzua eskaintzen die, betiere zerbitzuaren baldintzak eta ezaugarriak betez gero.

 

 

 

Erlazionatutako dokumentuak

1. EUSKARA NABARMENDU

Sortutako komunikazio eleaniztunetan, beharreko neurriak hartuko dira euskara nabarmentzeko, hala nola, euskarazko testua aurrean edo gainean jartzea; zutabeak direnean, ezkerrekoa euskararentzat izatea; bi orrialde edo gehiago direnean, eskuinaldekoa euskaraz jartzea edo, edukiaren arabera, alderantzizko edizioa egitea; euskarazko testua letra larrian edo lodian idaztea...

2. IDATZIZKO HARREMANAK

 
Idatzizko komunikazioak bere baitan hartzen ditu argitalpenak, iragarkiak, kanpainak (osagarri guztiekin: kartelak, esku orriak...), web orriak, ekitaldietako material idatzia, errotulazioa, seinaleztapena, hizkuntza paisaia... Hauetan guztietan, euskara edo euskara eta gaztelania erabiliko dira euskarari lehentasuna emanez, beste hizkuntzen erabilerari uko egin gabe. Helbideetako kaleen euskarazko izena, kale izendegi ofizialaren bidez egiaztatuko da.

3. AHOZKO HARREMANAK

 
Ahozko komunikazioak bere baitan hartzen ditu prentsaurrekoak, ekintza instituzionalak, hitzaldiak, kanpainak (ikus-entzunezkoak...) mahai inguruak, bilera irekiak, jardunaldi teknikoak, ikastaroak, erakusketak eta abar. Horietan guztietan, euskara edo euskara eta gaztelania erabiliko dira, beste hizkuntzen erabilerari uko egin gabe. Euskara lehentasunez erabiliko da eta komunikagarritasuna bermatzeko behar diren baliabideak erabiliko dira.

 

 

Erlazionatutako dokumentuak

Itzuli