Helbideak

Tokian tokiko udalak kale-izendegi ofiziala du. Donostiako Euskararen Udal Patronatuko webgunean Donostiako kale-izendegia duzu. Halere, hainbat argibide emango ditugu.


IZEN GENERIKOEN zerrenda (adibideekin)


alameda: zumardia (Gamon zumardia)
alto: gaina (Errondo gaina)
avenida: hiribidea edo etorbidea (Nafarroa hiribidea)
barrio: auzoa (Antigua auzoa)
calle: kalea (Portu kalea)
callejón: kalexka (San Bartolome kalexka)
calzada vieja: galtzada zaharra (Egia galtzada zaharra)
calzada: galtzada (Olaeta galtzada)
camino: bidea (Zubiberri bidea)
carretera: errepidea (Oiartzungo errepidea)
grupo: auzunea (Alaiondo auzunea)
parque: parkea (Lau Haizeta parkea)
pasaje: pasaia (Iruresoro pasaia)
paseo: pasealekua edo ibiltokia (Gernikako Arbolaren pasealekua)
plaza, plazuela, plazoleta: plaza edo enparantza, plazatxoa (Benta Berri plaza)
puente: zubia (Burdinazkoa zubia)
travesía: zeharkalea, zeharbidea (Rodil zeharbidea)
urbanización: urbanizazioa (Etxadi urbanizazioa)


Zenbait LABURDURA erabilgarri

Alameda: zum. (zumardia)
Avenida: etorb. (etorbidea)
Bajo: beh. (behea)
Calle: k. (kalea)
Casa: etx. (etxea)
Centro: zen. (zentroa)
Derecha: esk. (eskuina)
Escalera: eskra. (eskailera)
Escalera izquierda: ezk.-ko eskra. (ezkerreko eskailera)
Izquierda: ezk. (ezkerra)
Paseo: pas. (pasealekua)
Plaza: pl. (plaza)
Polígono: pol. (polígono)
Portal: at. (ataria)
Sin número: zk.g. (zenbakirik gabe)
Travesía: zehb. (zeharbidea)
Zona industrial: ind. (industrialdea)


Helbideen hainbat IDAZKERA-ADIBIDE


Zenbatgarren solairua den adierazteko, zenbakiari puntua (.) jartzen zaio eta -garren irakurtzen
da:

Urbieta, 8, 2º izda. : Urbieta, 8, 2.ezk. (Urbieta, zortzi, bigarrena ezkerra)
C/ Urbieta, 8, 2º izda. : Urbieta k., 8, 2.ezk. (Urbieta kalea, zortzi, bigarrena ezkerra)
Calle Urbieta, 8, 2º izda. : Urbieta kalea, 8, 2.ezk.

Pz Easo, 7, 3º-B : Easo pl., 7, 3-B (Easo plaza, zazpi, hirugarrena B)
Plaza Easo, 7, 3º-B : Easo plaza, 7, 3-B

Ps de Anoeta, s/n : Anoeta pas., zk.g
Paseo de Anoeta, s/n : Anoeta pasealekua, zk.g
Paseo de Anoeta, sin número : Anoeta pasealekua, zenbakirik gabea