Laburtzapenak
Laburtzapenak hiru taldetan sailkatzen dira: siglak, ikurrak eta laburdurak.
Siglak
Siglak letra larriz eta jarraian idazten dira
BEZ (IVA), NAN (DNI)...
Siglak, ahoskeraren arabera deklinatu beti
GFAk, BBVArekin, DEGIko...
Hala ere, zenbait kasutan marra jarri behar da: siglaren amaieran eta atzizkiaren hasiera letra bera denean
BBK-ko, AEK-k
siglaren amaieran -r letra eta atzizkiaren hasieran bokala dugunean
KOR-i, IKERZER-entzat
letra larriz doazen testu zatietan eta izenburuetan
DYA-REN LAGUNTZA, EITB-KO EGITARAUA
Ikurrak
Punturik gabe idazten dira, eta azpian dagoen hitz hori bezalaxe deklinatu behar da. Ikurra eta deklinabide-atzizkiaren artean
marratxoa jartzen da (mm-ko, €-tan, h-ko)
Hainbat ikur erabilgarri
g: gramo
kg: kilogramo
t: tona
km/h: kilometro orduko
l: litro
m: metro
cm: zentimetro
h: ordu
min: minutu
s: segundo
€: euro
Laburdurak
Hitz edo esaldi bateko hainbat letra kenduta lortzen den letra-segida laburtua (zk., jn./and., erref....).
Puntuz idazten da (zenbat hitz, hainbat puntu) eta azpian dagoena irakurtzen da.
Hona hemen hainbat hitzen laburdurak
apartado de correos / posta-kutxa: P.-Ku.
casado / ezkondua: E/EZ
certificado / ziurtatua (postan): ztua.
código postal / posta-kodea: P.-K.
cuenta corriente / kontu korrontea: ktu.kte., k.k.
departamento / departamentua: dptu.
derecha / eskuina: esk.
deuda, deber / zorra: Z
etcétera / eta abar: e.a.; etab.
factura / faktura: fra.; fak.
fecha / data: d.
firma / sinadura: Sin.
firmado / izenpetu(t)a: izpta.
izquierda / ezkerra: ezk.
nota, aviso / oharra: oh.
número / zenbakia: zk.
número de cuenta / kontu-zenbakia: ktu.-zk.
página(s) / orrialde(ak): or(r).
peseta / pezeta: pzta.
por ejemplo / adibidez: adib.
señor / jauna: jn.
señora / andrea: and.,A.
sin fecha / datarik gabea: d.g.
soltero / ezkongabea: G/EG
teléfono / telefonoa: tel.
total a percibir, haber / hartzeko: H
visto bueno / ontzat emana: o.e.