Bigarren lan luzea kaleratzear da Usurbildar rock talde gaztea, bederatzi abesti zuzen bezain sakonez osaturiko lan berri honetan, dotoreziaz nahasten ditu pop-rockaren melodia gazi-gozoak, gaurkotasunez bustitako hitz gordinak, hardcore eta metalaren zutabeak dituzten oinarri musikal sendoekin.
Rukula talde Usurbildarrak giroa ederki asko berotzen du, jende guztia dantzan jarriz. Can ?t Explain edo Desegin taldeetako jendearekin osatuta dago, eta musika instrumentala jorratzen dute. Funk, rock, stoner, techno,... estiloak eta doinu dantzagarriak maixuki nahasten dituzte; batukada puntua ere bada bere repertorioan. Koktelera hau, zuzenean daukaten portaerarekin gehitzen da. Beraien energia erreztasun handiz transmititzeko gai baitira.
Antolatzaileak: Doka Kafe Antzokia eta Donostia Kultura