Bi lagun eskenatoki gainean. Baina lagun "pertsona" edo "tipo" adierarekin. Ezin dira adiskideak izan, ez baitute elkar ezaguten. Eta zer gerta daiteke biak lan bera egiteko kontratatu dituztela konturatzen direnean? Ba sesiotan amaitu dezaketela, baina "sesio" ez "emanaldi" zentzuan baizik eta "haserre" esanahiarekin...
Informazio gehiago: XXVII. Poltsiko Antzerki Jaialdia