Adina: +7 urte.
Bits eta Gor gazte alai eta aktiboak dira. Gaur txip aldaketan jolasten ari dira: robotak bailiran, burmuinean txip berria sartzen, bakoitzak bere gogoko dohaia aukeratzeko. Gorrek indarra hautatuko du. Bitsek berriz hitzak. Eta hitzei esker trebetasun handia izango du rap kantari gisa.
Gogoko dituzten osagaiez baliatuta (Internet, Youtube..) eta umore bidez, euskararen erabilerari buruzko hausnarketa egingo da.
Informazio gehiago Eidaberen webgunean.