Anari Alberdi (ahotsa eta gitarra), Mikel Txopeitia (bateria), Mariano Hurtado (teklak), Xabier Olazabal (baxua), Ander Mujika (gitarra)
Hogei urte baino gehiagoko ibilbidearen ondoren, kalitate maila zainduz eta hitzei garrantzia eta musikari nortasuna emanez disko sorta polita atera ondoren, Anarik jasoko du aurtengo Adarra Saria.
Saria jasotzeko, kantari eta konpositoreak kontzertu bat prestatu du, non bere ibilbide osoari emango baitio begirada, gonbidatu askok lagunduta: Pello Ramirez (cello), Xabier Strubell (gitarra), Jon Oiartzun (zerra), Maite Arroitajauregi (cello, ahotsa), Petti (ahotsa, gitarra), Beñardo Goietxe (ahotsa), Borja Iglesias (gitarra), Ager Insunza (viola). Kontzertua hasi aurretik, Anarik garaikurra jasoko du, Marijose Rekalde eskultoreak egina, Donostiako alkate Eneko Goiaren eskuetatik.