Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna dela medio, arratsaldeko 18:30ean Europako eta Donostiako hizkuntzen alde eta hauek bultzatzeko donostiarrek behin eta berriro erakutsi duten grinagatik ospakizun xumea antolatu du Bagera elkarteak mapa berriaren aurrean. Arte-lanaren egileen azalpenak ezagutuko ditugu eta musika zein beste sorpresa batzuez gozatuko dugu guregatik eta gure hizkuntzengatik.